2018/05/27
  • Ostegunean atera zuen taldeko argazkia, eskola kiroleko taldeak, Urumea Berriko kantxan.
    Ostegunean atera zuen taldeko argazkia, eskola kiroleko taldeak, Urumea Berriko kantxan.
  • kirola//TXIRRINDULARITZA

    Txikien taldea beste urte batez, Astigarragako txirrindulariek

  • Eskola kirolaren barruan, taldea osatu dute berriro, Astigarragako Txirrindulari Taldeak eta Herri Eskolako Guraso Elkarteak.

  • ASTIGARRAGA
    2018/02/10 00:00 Larunbata
  • Aurreko urtean hasitako bide­ari, segida emango diote 2018ko denboraldi honetan, Astiga­rra­gako Txirrindulari Taldeak eta Herri Eskolako Guraso Elkar­te­ak, elkarlanean: eskola kirolaren barruan, txirrindulari taldetxo bat osatu dute.
    Talde horretan, Lehen Hez­kuntzako 5garren eta 6garren mailetako neska-mutilak ari­ko dira, eta astean zehar, bi en­tre­namendu saio egingo dituzte. Asteburuetan, berriz, aukera izango dute lasterketetan parte hartzeko, mendiko bizikletarekin edota errepidekoarekin.

    Aurtengo nobedadea, hilean behineko saio irekiak
    Berrikuntzarik ere izango da aurten, eta nobedade nagusia, hain justu, asteburuetan izango da. Hilean larunbat batean, saio irekia egingo dute, herri­an bertan, «lasterketetara joan nahi ez duten haurrek bere saioa izan dezaten», azaldu du­tenez. Saio horietako batzuetan, gainera, herriko gainerako haurrek ere izango dute parte hartzeko aukera.
    Denboraldi berrirako ilusioz azaldu dira Txirrindulari Tal­de­tik: «ea aurten ere, lehengo urtean bezain gustura ibiltzen diren, eta txirrindularitzarako grina pizteko balio dien. Joan den urtean ekimen honetan parte hartu zutenetatik, batzu­ek pauso bat eman dute, eta Oarsoaldeako Otxe eta Herna­niko JOCC taldeetan ariko dira denboraldi honetan, lasterketaz lasterketa», azaldu dute.

    Jaime Romero, Espainiako Koparen azkeneko proban
    Gazteetan, berriz, pistako azke­neko probekin ari dira; eta Gi­puzkoako denboraldia bukatuta, Espainiako Kopako azkeneko proban ariko da Jaime Ro­mero, asteburu honetan. Palma de Mallorcan izango da.
    Hortik aurrera, errepidean zentratuko dira txirrindulariak. Otsailaren bukaeran izango di­tuzte aurreneko lasterketak. 

Iragarki merkeak

  • Garaje marra salgai Atzieta kalean, Pana parkearen ondoan. 13.000 €

    Telefonoa: 688625576


  • Belardenda bat alokatzen ala saltzen da jubilazioagatik Urnietan

    Telefonoa: 943556437


  • Neska bila nabil umeak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Aukeran, Hernanikoa nahiago.

    Telefonoa: 616369089


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894