2018/04/19
  • Euskadiko selekzioarekin ariko dira astigartarrak asteburuan.
    Euskadiko selekzioarekin ariko dira astigartarrak asteburuan.
  • kirola//TXIRRINDULARITZA

    Urko Semperena eta Jaime Romero, Galapagarren

  • Euskadiko selekzioarekin ariko dira gaur eta bihar Madrileko herrian Espainiako Kopan eta Omnium Txapelketan.

  • ASTIGARRAGA
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Urko Semperena eta Jaime Romero astigartarrak Galapa­garreko (Madril) belodromoan ariko dira gaur eta bihar Eus­kadiko selekzioarekin. Jaime Romerok Espainiako Kopan hartuko du parte. Maila guz­ti­­entzako froga da eta bigarren jardunaldia dute. Astiga­rra­ga­ko txirrindulariak kadete mailan hartuko du parte.
    Espainiako Omnium Txa­pel­keta ere jokatuko da eta hori Open mailako txirrindularien­tzat da eta bertan korrituko du Urko Semperenak Euskadiko selekzioa ordezkatuz.
    Bestetik, gaur Donostiako An­tonio Elorza Belodromoan Bio Racer Oiartzun Bike Sari­aren azkenaurreko jardunaldia hasiko da, 10:00etan.

    Donosti Berri hirugarren ­taldeen Gipuzkoako Kopan kadete eta juniorretan
    Astigarragako txirrindulariak Donosti Berri taldean korritzen dute eta talde honek hirugarren postuak lortu ditu, kadete eta juniorretan, taldeen arteko Gipuzkoako Kopan.  
     Lehen jardunaldian lorturiko podium postuak ederki defendatzen zituzten. Kadete­etan Asturiaseko selekzioak lortu du garaipena eta Bazpi taldea izan da bigarren. Ju­niorretan Augur Lagun­tasunak lortu du garaipena As­tu­rias­eko selekzioaren aurretik. Donosti Berri izan da hirugarren bietan eta hori Jaime Romero eta Telmo Semperena, Gipuzkoako selekzioarekin, Bordeleko D-Hiver/Points txapelketan zeudela.
    Bai Telmo eta bai Jaime finale­etara sailkatu ziren Fran­tzian puntuaketan. Zazpi­garren amaitu zuen kadeteak eta hamahirugarren bukatu zuen.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894