2017/08/18
  • kirola//KIROL EGUNA

    Erakustaldiak, saio irekiak eta bazkaria, Kirol Egunean

  • Datorren ostiralean eta larunbatean ospatuko dute Kirol Eguna.

  • ASTIGARRAGA
    2017/06/17 00:00 Larunbata
  • Datorren astean ospatuko dute, ostiralean eta larunbatean, Astigarragako Kirol Eguna. Erakustaldiak, saio irekiak eta bazkaria egingo dituzte, haur eta helduentzat.
    Ostiral arratsaldea dator bete-betea. Hasteko, haurren­tzako erakustaldiak izango dira: judoa 16:00etan, balleta 16:30etan, zumba 16:45etan, eta jump fit 17:00etan. 
    Segidan, 17:30etan, jump fit saio irekia izango da, bost urtetik gorako haurrentzat. Horretarako, etzi eman behar da izena, kiroldegian bertan.
    Eta azkenik, helduentzako bi saio: jump fit 18:00etan, eta ziklo indoor 19:00etan.

    Bazkaria, bukatzeko
    Larunbatean, berriz, bosu xtre­me saioa izango dute helduek, 11:00etan. Helduen saioetan, etzitik asteazkenera apuntatu behar da, kiroldegian.
    Kirol Eguna bukatzeko, baz­karia egingo dute larunbatean. Izena emateko: 943 33 36 76 edo kiroldegia@astigarraga.com

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804