2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Koro Etxeberria Aranburu
  • ASTIGARRAGA
    2018/06/23 00:00 Larunbata
  • Bi hankako animaliak

  • Astigarragatik Martutenera di­hoan bidean, Astigarraga­ko azkeneko etxean, katu bat lo­tu­ta omen dute. Astakeri hau argitu nahian eta Eusko Jaur­laritzaren REGIA departamentura, Gipuzkoako Diputaziora eta Astigarragako udaletxera deituta, Udaltzainburuaren zen­bakia eman eta harengana bideratu ninduten. A ze nolako elkarrizketa! Udaltzainak ba­ze­­kien kasua. Berak esan zi­dan 10 urte daramatzala lotuta. Eta zer? galdetu zidan. Soka nahiko luzea du, eta janaria eta ura baditu. Eta hurrengo galdera. Txakurrak lotzen ba­di­ra, katuak zergatik ez? Ga­ldera inteligentea berriz! Eta hurrengoa, ea Astigarragako animali guztiekin bukatu nahi nuen. Baietz, erantzun nion, noski, gaizki tratatuak eta torturatuak baldin bazeuden, denak Astigarragatik kanpo nahi nituela. Eta ni liluratuta! Horrela pentsatzen duen pertsona nola egon daiteke Udaltzainburu.

    Horrela pentsatzen duenak, be­re buruarekin proba egin dezala, ez hamar urte, batekin nahikoa!

    Hain harrigarria egin zi­tzaidan, pentsatu nuela katuaren jabea ez ote zen...

    Azkenean, bere sentsibilitate eskasa ikusita, hor moztu nuen elkarrizketa, ez zuen merezi jarraitzeak.

    Berriro udaletxera deitu nuen alkatearekin hitz egiteko asmotan, bera baita kasu honetan ardura duena. Ez omen zegoen, eta bere idazkariarekin hitz egin nuen. Onartu egin zidan ‘animalien ordenantza’ oso aspaldikoa eta zahartua dutela, eta noizbait ere, hori eguneratu beharko dutela. Onartu zuen baoita ere, Udaltzaingoak ez duela animalien arazoetan ‘sartu’ nahi. Batzuei eta besteei oroitarazi beharko deigu udaltzainak udaletxeko langileak direla, eta guk, herritarrek ordaintzen diegula.

    Eta bitartean, katu hori 10 urte lotuta. Ez dugu lotsik!

    Astigarragako alkate andereari dei bat egiten diot Kronikatik, eta zuzenduko naizen beste egunkarietatik: animalia horren egoera larria da, eta momentu honetan, bera da arduradun bakarra. Hartu, mesedez, behar diren neurriak.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987