2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Ione Olaziregi Mendioroz Andoni Gartzia Arruabarrena
  • ASTIGARRAGA
    2018/05/12 00:00 Larunbata
  • ‘Pankartazaleak’ eta harrotasun osoz

  • Pertsona baten hitzak beste baten sinaduraren atzean ezkutatzen direnean, zer esan gainontzeko testuaren inguruan? Horregatik, honelako gezur lotsagarriei ezin diegu gure isiltasuna oparitu.
    EAJk dio EH Bilduk alokairu sozialeko 40 etxebizitza eta Kul­tur Etxe berria ahaztu zituela. Azala behar da gero! EH Bil­duk eskuratu ditu Udalak ja­be­tzan dituen etxebizitza bakarrak. Guztira 22 eta horietako 6 doan, Udalari 585.000€ aurreztuz.
    Baina okerrena, oraindik jasotzeko falta ziren 18 etxebizitzei EAJk eta PSE-EEk uko egin zietela da. 2017an promotorearekin hitzez-hitz hurrengoa adostu zuten: “Udalari ba­bes ofizialeko 16 etxebizitza eta 6 etxebizitza libre emanez be­tetzen da hitzarmenean ba­bes ofizialeko etxebizitzak ema­teari dagokionez jasotako au­rreikuspena”. Orduan, zeinek eta zergatik barkatu dizkio promotoreari falta ziren 18 etxebizitzak?
    Bestalde, EH Bilduk 5.000.000€ko Kultur Etxea 2017ko 2. seihilekoan hasi eta 2019ko 1. seihilekoan amaitzea adostu zuen promotorearekin. Aurreko hitzarmenean ez zegoen eraikitzeko data zehazturik eta honi esker hasi dira lanak. EAJren “lorpen handia” ia ez­kutuan diseinatu den Kultur Etxean promotoreak 102.579€ gehiago inbertitzea izan da. Hori bai, aipatutako 18 etxebizi­tza horiei uko eginez eta promotoreari 92 etxebizitza gehiago eraikitzeko eskubidea emanaz.
    Orain, DBHri egokitu zaio EAJren trikimailuen protagonista izatea. Hiritartzeko prest dagoen DBHren lur-saila eskura egonda ere, EAJri, DBH Ergobian kokatzea bururatu zaio. Oraingoan promotoreari 180 etxebizitza gehiago egiteko aukera oparituz, Bidebitarte eta  Txalakako pabilioiak eta enpleguak suntsituz.
    Ez dakigu honek paradisuarekin zerikusi handirik duen, baina ziur, amets goxoenetan ere, inork ez zuela inoiz pen­tsatuko Astigarragak horrelako negozio borobilik ekarriko zionik.
    Eta bai “pankartazaleak” gara. Dagoeneko Alkateak pen­tsionistekin batera kalean protestan egotea leporatu zigun. Gustatu ala ez, EH Bilduk kalean eta erakundeetan borrokan eta lanean jarraituko du behar gehien dutenen eskubide sozialen alde eta gutxiengo pribilegiatuen aurka.

    Ione Olaziregi Mendioroz
    Andoni Gartzia Arruabarrena
    Aurreko eta oraingo EH Bilduko zinegotzien izenean

Iragarki merkeak

  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987