2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Kronika
  • ASTIGARRAGA
    2016/10/29 00:00 Larunbata
  • A3, Udalaren lehentasuna?

  • Ez da “legezkoa” Udala A3 Orain!!! lan taldearekin egiten ari dena. Datorren hilean sei hilabete beteko dira az­ken bilera izan genuela udaletxeko arduradunekin, Jesus Mari Santos Alkatea eta Mu­gikor­tasun Zinegotzia den Ramon Aranzastirekin, eta ordutik ona ezer ere ez. Egia da, bilera giro onean egin zen eta bertan lanerako konpromisoa berretsi genuen A3 Oraingo taldekideek, A3a berreskuratzeko bidean. Ho­rre­tarako  sagardo boladan ari­tu ziren autobusen kostua eta erabiltzaile kopurua eskatu genituen, bai eta A3aren azken urteko datu diskriminatuak, A1, A2, eta A2 errefortzuaren datu diskriminatuekin batera. Udala prest  agertu zen horretarako eta guri datuak igortzeko konpromisoa hartu zuen.
    Baina ordutik ona, sei hilabete igaro dira eta  bederatzi eskari erregistratu ditugu Udalean agindu ziguten informazioa eskatuz, eta ez dugu erantzunik jaso. Ez informaziorik ez eta inongo komunikaziorik. Idatzi hau publikatzearekin batera be­rriro ere eskaria erregistratu dugu Udalean hamargarren aldiz, berriro diogu, azken sei hilabete hauetan gaurkoarekin hamar aldiz. Eta geure buruari galdetzen diogu, non dago Udalaren lehentasuna A3aren inguruan? Non daude hartutako konpromisoak?  Non dago igorri behar zeniguten informazioa? Non geratzen da herritarren parte-hartzea? Zer egin behar dugu kontuan har gaitzazuen? Zer egin behar dugu errespetatuak izan gaitezen? Ez ahal dira nahiko 1.700 sinadura?
    Jesus Mari Santos eta Ramon Aaranzasti, ez dute balio bileretako jarrera adei­tsuek,  gero hitzak aireak eramaten baditu, konpromisoak betetzen ez badira, finean bileretatik kanpo hurkoa erres­petatzen ez baduzu…Hitzak baino ekintzak behar ditugu. Zein izango da  emango duzuen hurrengo urratsa, sei hilabete igaro eta bedera­tzi eskaera erregistratuei mu­zin egin ondoren? Hamar­garrenari kasurik egingo ahal diozue? Guk adi eta lanerako prest jarraitzen dugu.

Iragarki merkeak

  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442