2019/01/18
  • JASOTA BEZALA
  • Amaiur Altamira Olaziregi Xaguxar aisialdi taldea
  • ASTIGARRAGA
    2016/07/13 00:00 Asteazkena
  • Kaixo Astiarra:


  • Gardeko gaztiak gea. Le­he­nengo egunean irrikaz iritsi gea kanpinea, dena prestatzeko indarrarekin.  Lehenen­go eguna nahiko gogorra izaten dela esan digute, aste osoan zehar erabiliko dugun jangela, sukaldea eta kanpinak montatu behar ditugu, baina denon artean lan bikaina egin dugu.
    Kanpaldian talde ezberdinak egiten ditugu eta gure artean lehiaketak egiten ditugu, jolas asko: torpedo prestu, oka jolasa, argazki jolasa, zapi-zapi … baita ekintza dibertigarriak ere, gau batez izarren azpian lo egin eta rafting-a.
    Kanpaldian euskaraz hitz egitez gain, gauza positiboekin bueltatzen gara etxera, lagun berriak egiten ditugu, sukaldaritzan murgiltzen gara, eta batez ere disfrutatuako momentuak izaten ditugu gogoan.
    Gauetan gaubela egiten dugu, bertan jolas ezberdinak egiten ditugu eta urtero dagoen kutxa batean eguneko kutxitxeoak idazten ditugu, barreneko parpertxoak lotara joan baino lehenago irakurtzen ditugu. Kutxari izena jarri diogu eta aurtengo izena “Kajazask” izan da.
    Herriko gazte guztiak zaudete gonbidatua esperientzia hontaz gozatzera. Egilea: Kanpaldiko gaztiak.

    Bukatzeko, begirale talde bezala eskerrak eman nahi dizkiogu Ollokiegi eta Arco familiari furgonetarekin laguntza eskein­tzeagatik.  Eta nola ez kanpaldian izena eman duzuen gazte guztiei, guk ere zuekin izugarrizko esperientzia bizitu baitugu. Beste bat arte,
     

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437