2019/01/18
  • Andoni Arzallus Ergobiako XX. mendeko sagardotegiez ariko da, larunbatean.
    Andoni Arzallus Ergobiako XX. mendeko sagardotegiez ariko da, larunbatean.
  • elkarrizketa//SAGARDO IBAIAK BIZITZA ITURRI - ANDONI ARZALLUS

    «Orain, gehiago egin eta zabaltzen da sagardoa; lehen lokalagoa izaten zen»

  • Ostiralean, 19:00etan, debaldeko bisita gidatuarekin inauguratuko da, Sagardoetxean, ‘Sagardo ibaiak, bizitza iturri’ erakusketa. Larunbatean, berriz, Urumean gora paddle surf egin ahal izango da, eta Ergobian bisita gidatua egingo du Andoni Arzallusek. Izenematea ireki da.

  • ASTIGARRAGA
    2016/09/14 00:00 Asteazkena
  • Sagardoaren Lurraldeak, Her­nani, Usurbil eta As­ti­ga­rra­gako Udalekin el­kar­la­ne­an, Sagardo ibaiak, bizitza iturri era­kus­ke­ta ibiltaria ja­rri zuen martxan apirilean, eta ostiral honetan iritsiko da Astigarragara, Sagardoe­txea Museora. Arratsaldeko 19:00e­tan inauguratuko da, Lourdes Odriozola historiala­ri­a­ren bisita gidatuarekin. Larunba­tean, berriz, bes­telako bisita berezi bat egin­go da Urumea ibaian ba­rrena eta Ergobian. Hemen, Andoni Arzallusek (Ergobia, 1932) emango ditu azal­pe­nak, eta zer edo zer aurreratu dio Kronikari.

    Ergobin, XX. mendean ba omen ziren hainbat sagardotegi...
    Zortzi sagardotegi ezagutu ni­tu­en nik, Ergobiko ba­rri­o­an. Pa­gua (Martin Berrondo), Ota­ño (Joxe Arrieta), Lete (Etxe­handi), Estanco (Antonio Ar­zallus), Isasa (Joakitene), He­rrero (Manuel Irigoien), Al­berro (Eprepa) eta Bereziartua (Iraberri). Horiek, komer­tzi­a­lak, sagardotegi bezala fun­tzio­natzen zutenak. Gero, ba­serrietan ere egiten zen. Asko desagertu egin dira. Orain, Herrero eta Bereziartua ge­ra­tzen dira, baina Astiga­rragara joan ziren.

    Asko aldatu dira ordutik, sagardotegiak?
    Beste estilo bat zen! Orain, gehiago egin eta zabaltzen da sagardoa; lehen lokalagoa zen. Hor zuten joera Her­na­ni, Ergobi eta Donostialdeak. Txo­txean edaten zen, egun osoan, 09:00etan ireki eta 22:00ak aldera ixten zen arte. Basoka saltzen zen; egunean 2-3 edan eta kitto. 

    «8 sagardotegi ezagutu nituen nik, Ergobin. Orain 2 geratzen dira, baina Astigarragan»

    Txotxa bera ere desberdina zen, ezta?
    Garai batean upel bakarretik edaten zen, hasi eta buka, 4 egunean edo astebetean. Kanilla jarrita egoten zen, eta dozena bat baso uretan, ezpainetakoa uretan zutela, kubeta izeneko egurrezko baldean. Normalean, nes­ka­txak irekitzen zuen kanilla; hari, behar ziren basokak es­ka­tu, eta mahaian prepara­tzen zituen. Haiek pagatu, eta gero basoa utzi. Eta sa­gardotegiak martxotik maia­tzera irekitzen ziren. Txan­daka. Garai onena Aste San­tua izaten zen, oste­gu­ne­tik igandera jai izaten bai­tzen. Orduan, Ergobin 3-4 ire­kita ezagutu ditugu, eta Ergobitik Astigarragarako bidea, pro­zesioan bezala, jendez betea!

    Eta jatekoa, izaten al zen?
    Tabernan preparatzen zen jatena. Enkargartu egin be­har zen; tortila, bakailua sal­tsan edo prejitua. Txuletarik ez. Hartu eta martxa.

    Urumeak ere, ba omen zuen lotura, sagardoarekin.
    Guk ez dugu hainbeste ikusi. Gu baino lehenagoko martxa zen hori. Urumea, agi da­ne­an, garraio bidea zen. Por­tu­ak zeuden Hernanin, Ergo­bin, Astigarragan. Guk ez di­tu­­gu ikusi, baina gabarrak eza­gutu genituen, Kursaal eta Santa Katalina zubi pa­re­an, marea bajua izaten ze­ne­an: pala­re­kin gabarra atera, puntaraino hondarrarekin bete, eta Loio­la­ra, eraikuntzarako.

    Detaileak ezagutzeko onena orduan, larunbateko bisita!
    Bai, bai! Gonpidapena zabal­du, ea jendea biltzen den! 

    ‘SAGARDO IBAIAK, BIZITZA ITURRI’ ERAKUSKETA
    IRAILAK 16-25
    - Erakusketa ikusteko aukera, Sagardoetxea museoan, astelehenetik larunbatera 11:00-13:30 eta 16:30-19:30, eta igandeetan, 11:00-13:30.
    - Ikastolentzako eta taldeentzako bisita gidatuak debalde, aurretik adostuta.
    IRAILAK 16
    - Erakusketaren inaugurazioa, arratsaldeko 19:00etan, Lourdes Odriozola historialariak gidatutako bisita batekin, debalde.
    IRAILAK 17
    - Erakusketa ezagutzeko ekitaldi berezia: 
    15:30, Martuteneko Arraun Lagunak elkartetik aterata, Urumea ibaian gora paddle surf edo zutikako arrauna egiteko aukera. Ibilbidea Ergobiako zubian bukatuko da eta bitarte horretan, Lourdes Odriozola historialariak bisita gidatua egingo du, euskeraz eta gaztelaniaz, Urumeak gordetzen dituen sekretuak ezagutzeko.
    17:30-18:00, zutikako arraunlarien iritsiera Ergobiko zubira.
    18:30, Bisita gidatua Andoni Arzallusekin, euskeraz, Ergobiko plazan, XX. mende hasierako sagardotegiak ezagu­tzeko. Musikari eta abeslariek ere girotuko dute bisita, eta pintxoak eta sagardoa dastatu ahal izango dira.
    Izenematea: Sagardoaren Lurraldea: www.sagardoarenlurraldea.com/943 55 05 75. Zutikako arrauna egiteko materialaren alokairua: 20 euro.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442