2019/02/24
  • albistea//AEK  ZILEGI ESKOLA

    Hitzaldia bihar, osasun ohiturei buruz

  • Nerea Yarzabal fisioterapeutarekin arituko dira solasean, bi saiotan: 09:30etan eta 17:00etan.

  • ASTIGARRAGA
    2019/02/11 00:00 Astelehena
  • Beste hitzaldi bat antolatu du Astigarragako AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolak egitasmoaren barruan. Bihar izango da, eta oraingo honetan, Ne­rea Yarzabal fisioterapeuta izango dute gonbidatu. 
    Osasun ohiturak gaia jorratuko du Yarzabal adituak bihar, bi saiotan. Goizean, 09:30etan hasita; eta arratsaldean, 17:00etan hasita. Biak Nabarra Oñatz kaleko AEK euskaltegian izango dira. 
    Bertan osasunarekin zerikusia duten hainbat gaien in­guruan arituko da solasean as­tigartarrekin: elikadura, ema­­kumea, buruko gaitzak eta se­xu bidezko gaixotasunak.
    Joan nahi duenak, izena eman beharko du, aurretik: kultur etxean edo zilegieskola­@­aek.eus-en egin daiteke. 

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894