2019/02/24
  • albistea//ASTIGAR DANTZA TALDEA INAUTERIAK

    Berreskuratu egingo dute aurten, iñude eta artzaien konpartsa

  • Martxoaren 3an izango da, eta kalejiran ateratzeko, jantziak utziko ditu Astigarrek.

  • ASTIGARRAGA
    2019/02/09 00:00 Larunbata
  • Berezia izango da aurten, Asti­garragako Inauteri igandea: iñude eta artzaien konpartsa berreskuratu nahi izan du Astigar dantza taldeak, eta martxoaren 3an aterako dira.

    Ergobiako plazatik abiatuko da desfilea, goizeko 11:30etan, eta herria zeharkatu ondoren, Joseba Barandiaran plazara iritsiko dira, 12:30etan. Bertan, plaza dantza saioa eskainiko dute, herritar guztientzat.

    Astigar taldeko dantzariek antzeztu eta dantzatuko dute iñude eta artzaien paperean; baina kalejiran parte hartzea, irekia izango da, garaiko jan­tziekin mozorrotuta, zenbait pertsonaia irudikatuz. Horre­ta­­rako, gainera, jantziak ba­na­tuko ditu Astigarrek, nahi du­ten guztientzat, bere egoitzan.

    Antzerkiari laguntzeko, nos­ki, musikarik ez da faltako: txaranga, danborrada, txistulariak, trikitilariak...

    Azkeneko urteotan Goizue­ta, Oria eta Lantzeko inauteriak Astigarragara ekarri ondoren, Astigarrek berreskuratu nahi izan ditu iñude eta artzaiak, partehartze zabalagoa eskain­tzen baitute. 

Iragarki merkeak

  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894