2019/02/18
  • albistea//PUBLIZITATEA

    Txotxetik edo botilan, Gurutzeta sagardotegian produktu berriak aukeran

  • Euskal Sagardoa jatorri izendapena daukan sagardoa, Gorenak kalitate zigilua daukana, sagardo ekologikoa eta sagar-zuku edo muztioa dauzka Gurutzetak, aukeran. Eta apirilaren 27ra arte, sagardoa kupeletik txotxean ere bai, noski.

  • ASTIGARRAGA HERNANI
    2019/02/02 00:00 Larunbata
  • Ireki ditu ateak Astigarragako Ergobia au­zoan dagoen Gurutzeta sagardotegiak, aur­tengo txotx denboraldirako ere. Api­rilaren 27ra arte, aurtengo sagardo berria probatu ahal izango da bertan, ohiko menu tradizionalak lagunduta.

    Baina, nola ez, sagardoak izango du pro­tagonismoa, eta aurten, sagardo be­rria produktu berriekin batera eskainiko du Gurutzetak. 

    Sagardo ekologikoa eta muztioa, Gorenak eta Euskal Sagardoaz gain 
    Lehendik ere botilaratzen zituen Gorenak kalitate zigilua daraman Gurutzeta sa­gar­doaz eta Euskal Sagardoa jatorri izen­dapeneko Gurutzeta sagardoaz gain, beste bi produktu jarri ditu aukeran.

    Batetik, sagardo ekologikoa. Segurako Mujardin baserriko sagarrak erabili ditu horretarako.

    Bestetik, sagar-zuku edo muztioa, naturala eta al­koholik gabekoa. Hau ere, Mujardin baserriko sagarrekin egina; kasu honetan, errezil sagarrekin. 

    Aurreneko doinuak, Hernaniko Kantuban Gazte Abesbatzarekin 
    Botilako sagardoan ez ezik, txotx den­boraldirako ere prestatu dute be­rri­ta­sunik Gurutzetan. Esate baterako, otxo­teen emanaldiei dagokienez.

    Urtero bezala, otsailaren 27tik api­ri­la­ren 17ra arteko asteazkenetan otxote ba­tek abestuko du afari garaian: Gazte­lu­bi­de, Gaztelupe, Ertizka, Eguzki-lore eta Ozen­ki ariko dira txandaka. Baina aurten, talde berri batek emango die ha­siera afa­ri musikatu hauei: Hernaniko Kantuban Gaz­te Abesbatza berria izango da Guru­tze­tako afaria goxatzen, otsai­laren 13an. 

    Hortik aurrerako zerbitzuetan, urtero harrera ona izaten duten eskaintzak aukeran izango dira txotx denboraldi honetan ere. Horrela, bakailaorik gabeko 22 euroko menua dastatu ahal izango da astelehen gauetan eta astearte eta os­te­gun eguerdi eta gauetan. Era berean, ohi­ko menu traidizionala egunero dastatu ahal izango da: txorixoa, bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, eta postrerako, gazta eta irasagarra, in­txau­rrekin. Bestalde, bakailao kazuelak ere eskatu daitezke, saltsa berdean edo tomatearekin, aurretik enkargatuta.

    Kultur ondarearekin bat 
    Txotx denboraldiak ematen du aukera, baita ere, sagardogintza eta sagardoaren kul­tura gertutik eza­gu­­tzeko. Horrela, sa­gar­doa txotxetik pro­­ba­tu eta sa­gar­do­­te­giko menua aho­­­ratzea, bisita gi­datu batekin boro­bil­tzeko aukera ere izaten da.

    Esperientziak bi­zi­tzeko aukera da­go, hain zuzen, txotx denboraldian. Gu­ru­tzetan bertan, sagardogintzaren his­to­riari lotutako azalpenak entzun, prozesua gertutik ezagutu eta sagardo kata egin daitezke, esaterako.

    Horrez gain, bestelako proposamenak ere biltzen dira, sagardotegiarekin lotuta bizi daitezkeen esperientzien artean. In­formazioa eskatu, eta gustukoena au­ke­ratu besterik ez dago.

    Gainontzean, txotx denboraldiko giro onaz, eta, bereziki, sagardoaz gozatzeko garaia da; eta hau bukatuta, sagardoa botilatik ere izango da aukeran, kalitate onenekoa. Aitzakiarik ez, gozameneri!

    ESKAINTZA BEREZIAK
    -  22 euroko menua, astelehen, astearte eta ostegunetan.
    -  Asteazken gauetan Otxotea kantuan; aurrenekoa, Kantuban Hernaniko Gazte Abesbatza, otsailaren 13an. 
    -  Betiko menua, egunero: txorixoa, bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta gazta eta irasagarra, intxaurrekin.
    -  Bakailao kazuelak ere eskain­tzen ditugu (saltsa berdean edo tomatearekin), enkarguz.

    ESPERIENTZIAK
    -  Sagardoaren historia, kata gidatua enologoarekin eta txotxa, menu tradizionalarekin. 
    -  Sagardotegiko plater tradizionalak prestatzen.
    -  Gaztandegira bisita. 
    -  Arrauntxotx.
    -  Esperientziak aukeran ostegun, ostiral eta larunbat eguerditan, aurrez erreserba eginda. Informazioa, Gurutzeta sagardotegian.

    GORENAK GURUTZETA SAGARDOA
    Fraisoro Laborategiko azterketa fisiko-kimikoa eta dastaketa panela gainditu dituen sagardoa, kalitate eta zapore onenekoa. Gurutzetako upategi osoak pasatzen du kontrola.

    EUSKAL SAGARDOA JATORRI IZENDAPENEKO GURUTZETA SAGARDOA
    100% bertako sagarrarekin egin den sagardoa, eta Fraisoro Laborategiko azterketa fisiko-kimikoa eta dastaketa panela gainditu dituena.

    GURUTZETA EKO SAGARDOA
    100% Segurako Mujardin baserriko sagar ekologikoekin egindako sagardo ekologikoa.

    GURUTZETA SAGAR-ZUKUA
    Segurako Mujardin baserriko errezil sagarrarekin egindako sagar-zuku edo muztio naturala. 

    TXOTX DENBORALDIKO ORDUTEGIA
    -  Astelehen gauetan eta asteartetik larunbatera irekita, eguerdi eta gauetan.
    -  Denboraldiaren itxiera, apirilaren 27an. 

    HARREMANETARAKO
    Oialume Bidea 63, Ergobia Astigarraga.
    Erreserbak: 943 55 22 42  
    guru­tze­ta@g­u­ru­tzeta.com 
    www.gurutzeta.com

Iragarki merkeak

  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251