Dantzan jarri zituzten sagarrak, txotx irekieran

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 19a, 01:00

Sagardo berriak bezala, protagonismo berezia izan zuten txotx irekieran, dan­tzak eta sagarrak ere. Izan ere, Dantza pelikularen irudiekin hasi zuten eki­tal­dia Sagardoetxean, filmeko zuzendari eta egileak bertan zirela: Telmo Esnal, Koldobike Jauregi eta Juan Antonio Urbeltz. Sagarra zanpatzen ageri ziren filmeko protagonistak; tartean, Joseba Astarbe astigartarra, sagardogile eta dantzaria. Berari aipamen berezia egin zion Zorione Etxezarraga alkateak, aur­kezpenaren hasieran.

Baita Olatz Arrieta omenduari ere, «herritar kuttuna». Eta gonbitea luzatu zuen, «sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera paregabea aprobetxatzeko; baina ondo pasatze hori izan dadila erres­pe­tuz eta gizatasunez».

«Oso urduri» zegoela onartu zuen Arrietak, «ohore bat» izan zela azaldu aurretik. Lasaiago azaldu zen, saga­rron­do berri landatzen, sagastian.

Handik Gartziategira mugitu ziren; eta aurreneko kupela ireki aurretik, sa­garrak eta dantza protagonista, berri­ro: Sagar Dantza dan­tza­tu zuten atarian, Astigar taldeko dantzariek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!