2019/01/24
  • Pantxoa Etchegoyen, Amaia Nausi, Garazi Urdangarin, Beñat Sasiain eta Urkiri Salaberria.
    Pantxoa Etchegoyen, Amaia Nausi, Garazi Urdangarin, Beñat Sasiain eta Urkiri Salaberria.
  • albistea//AZSTIGAZTE

    Garazi Urdangarinek eraman du Azstigazte lehiaketako saria

  • Finalean Garazi Urdangarin hernaniarra eta Beñat Sasiain astigartarra egon ziren eta biek etorkinen gaia aukeratu zuten hausnarketa egiteko.

  • ASTIGARRAGA
    2019/01/13 00:00 Igandea
  • Garazi Urdangarin hernaniarrak irabazi du Asti­ga­rragako Udaleko gazteria sailak antolatutako Azstigazte lehi­aketa.  Finala eta sari banaketa ostiralean izan ziren Astiga­rra­gako udaletxeko areto nagusian eta bertan bi lehiakide izan ziren: Beñat Sasiain astigartarra (14 urte) Pinantza ezizenarekin eta Garazi Urdan­garin hernaniarra (15 urte) Bidegurutze ezizenarekin. 

    Bakoitzak idazlan bat eta irudi bat egin zituen. Eta aurretik, lanaren ahozko aurkezpena ere bai. Gaia laguntasuna eta maitasuna zen eta Garazi Urdangarinen Gaur iaz balitz lanak irabazi zuen lehenengo saria. Etorkinen bueltan egin zuen hausnarketa: ze egoera dagoen etorkinen ingu­ruan, generoaren inguruan....

    ‘Gaur iaz balitz’ lana da saria eraman duena eta ‘Itsasoaren bestaldean’, finalista. 

    Beñat Sasian finalistak Itsasoaren bestaldean lana aurkeztu zuen eta berak ere etorkinen gaia aukeratu zuen: afrikar bat Donostian. Itsasoa izan zuten bai batak eta bai besteak amankomunean.

    Epaimahaia Amaia Nausi, Eusko Ikaskuntza; eta Pantxoa Etchegoyen, Euskal Kultu­raren Erakundeko (EKE) presidenteak osatu zuten. Mikel Arostegi gazteri teknikaria ere bertan zen.

    Epaimahaikideek hausnarketa egin zuten lehiaketaren inguruan, eta eskerrak eman zizkioten Astigarragako udalari aukera emateagatik, bai beraiei, baita gazteei ere. 
    Udaleko ordezkariak, Ur­kiri Salaberriak, alde batetik, eskerrak eman zizkien,  partehartzaile guztiei eta epaimahaikideei ere bai eta bestetik, adierazi zuen «pozgarria dela jakitea ez dela galdu ahaleginaren kultura».

Iragarki merkeak

  • Logela bat alokatzen du hernaniko gazte batek asteburutan.

    Telefonoa: 651936546


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251