2019/01/18
  • albistea//EH BILDU

    Mozioa, auzoetako ekimenak bideratzeko

  • Mozioa aurkeztu du EH Bilduk, eta horren bitartez, ezagutu nahi du udal talde politikoek duten konpromiso maila, auzotarrek eskatzen dituzten lanen inguruan.

  • ASTIGARRAGA
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Auzoetako ekimenak bidera­tzeko asmoz, mozioa aurkez­tu du Astigarragako EH Bilduk, Udalean. Izan ere, konpromiso hori hartu zuen auzotarrekin, urrian. Urtero bezala, hainbat bilera egin zituen EH Bilduk, auzoetan, 2019ko Udal Aurre­kon­tuak lan­tzeko. Eta azpimarratu du, «auzotarren ezinegona nabarmena» izan zela, eta «urtero gauza be­ra eskatzen egon arren, Uda­letik ezer iristen ez dela ikusteak, auzotarren etsipena» eka­rri duela. 

    Horregatik, bi konpromiso hartu zituen: bileretako eskaerak aurrekontuetan jasota ez bazeuden, emendakin moduan aurkeztea; eta auzoetan dauden eskaera ezberdinen harira, udal talde politikoek duten konpromiso maila ikusarazteko, mozio bat aurkeztea. Biga­rren horri erantzun dio orain.

    Eskaerak, auzoz auzo
    Bertan jasotzen diren eskae­rak, auzoka multzokatu ditu. San­tio­mendin, 2019an auzoaren hiri­tartze proiektua idaztea au­zotarren partehartzearekin, gutxienez jasoko dituena auzo-biltokia, zoladura berritzea, kableatu guztia lurperatzea, euri uren ja­sotze egokia, iturria eraberritzea... Proiektu ho­rren lanak, 2020an hasi beharko liratekela nabarmendu du.

    Perurenan, aurten frontoiko auzo-biltokia egokitzea es­ka­tu du; alegia, proiektua ida­tzi, lanak esleitu eta gauzatu. Eta Floreaga bidea eraberritzea ere jasota dago mozioan, 2019ko aurreneko hiruhilekoan.
    Ergobian, berriz, eskatu du Akarregi-Ergobiako uholdeen aurkako lanak egiteko, URAren esku utzi beharreko lurrak 2019 urtean zehar lortzea Udalak; eta era berean, Ergobia, Oken­dotegi eta Txalaka arteko eremuaren hiritartze proiektua 2020an esleitu eta idaztea, gu­txienez bilduko dituena aisialdi gune estali bat, Ergobiako zu­biaren eraberritzea, eta herri baratzak egokitzea.

    Anuska auzoa eraberritzeko, hiritartze proiektua ere 2019an esleitu eta idaztea jaso du mozioan, eta 2019-2023 arte­an gauzatzea, urtero gutxienez 150.000 euro bideratuz.

    Txalakatik Oialumerako lo­tunea, bi norabideetarako egokitzea ere badago, 2019rako es­kaeren artean. Eta azkeneko bi eskaerak, landa eremurako dira orokorrean: baserrien atariak energia berriztagarriko argiteriarekin argitzeko plana idaztea 2019an, eta gehienez lau urtetan gauzatzea; eta baserri, sagardotegi, nekazaritza etxe eta abarren seinaletikaren diseinua gauzatzea aurten.

    EH Bilduk dio, «auzotarren bizi-kalitatea hobetzea» dutela helburu guztiek, eta «udal talde guztiak ados» azaldu beharko liratekeela, horiek aurrera era­matearekin: «auzoetan aspalditik zintzilik dauden beharrak dira, eta auzotarrek eskatzen du­te­na atzeraezina da. Prest gaude gainerako alderdiekin negoziatzeko, mozioaren nondik-norakoak. Baina argi dago, erantzun bat be­har dutela au­zotarrek», dio EH Bilduk. 

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437