2019/01/18
  • Joan den urtean, Alberto Iñurrategirekin batera izan ziren aurreko urteetako omenduak ere
    Joan den urtean, Alberto Iñurrategirekin batera izan ziren aurreko urteetako omenduak ere
  • albistea//TXOTX IREKIERA

    Olatz Arrietaren eskutik ongietorria, Astigarragako sagardo berriari

  • Asteazkenean izango da txotx irekiera ekitaldia, 12:00etan Sagardoetxean; eta irekiera herrikoia Murgia Jauregian.

  • ASTIGARRAGA
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Datorren asteazkenean hasiko da txotx denboraldi berria, Astigarragan. Urtarrilaren 16a izango da aurten, Sagardo Be­rriaren Eguna, eta eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, Sagar­doetxean. Uzta berria aurkeztuko du Zorione Etxe­zarraga alkateak, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezau­garrien berri eman. Bertan izango da Olatz Arrieta kazetari astigartarra ere, aurtengo omendua. 

    Be­rak landatuko du sagarrondo berri bat Sagardoetxea­ko sa­gas­tian, ekitaldiaren on­doren, 12:45ak aldera. Eta gero, 13:30etan, berak egingo du txotx aurrenekoz, Gure sa­gar­do berria! oihu eginez, Gar­tzia­tegi sagardotegian.

    Aurretik, sagar dantza dan­tzatuko dute, txalapartarien de­iarekin batera; eta soka dan­tza gero sagardogi­le­ek, Olatz Arrieta kupelara gerturatzeko.
    13:45ak aldera izango da mo­mentu berezia: kupela ire­ki, eta 2019ko txotx denboraldiari hasiera emango dioten unea.

    Irekiera herrikoia, Murgian
    Gartziategin izango bada hori, txotx irekiera herrikoia egingo dute aurten ere, Murgia Jaure­gian. 12:00etatik 14:00etara, ire­kiera ofiziala emango dute zu­zenean, eta pintxo eta sagardo dastaketa ere izango da. Ema­ku­me ekintzaileak sa­gar­dogin­tzan erakusketa ikusgai egongo da, eta 12:30etan, bi­sita gi­da­­tua egingo du Lour­des Odrio­zo­la historialariak.

    Arratsaldean, haurrentzako emanaldia izango da Txan Magoarekin, 17:00etan hasita. Txokolatada egingo dute gero, 18:00etan, eta azkenik, Pintxotx herrikoia izango da, 18:30etatik 20:30etara, tabernetan: pintxo bereziak euro batean, sagardoa txotxetik, eta Norberto Alman­doz Musika Eskolako trikitilariak kaleak alaitzen. Buka­tze­ko, afari he­­rrikoia egingo dute Pe­tri­te­gin, eta izena eman be­har da: ta­ber­­netan, Sagar­doe­txean, info@sa­gardoaren­lurral­dea.eus edo 943 55 50 57. 20 euro dira. 

Iragarki merkeak

  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894