2019/01/18
  • albistea//ESKU PELOTA

    Lizeaga anaiak, finalaren bila gaur

  • Semifinal bana jokatuko dute, 15:00etan Iruran, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan.

  • ASTIGARRAGA
    2019/01/12 00:00 Larunbata
  • Maila ederrean ari dira pelotari astigartarrak, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan. Eta se­mi­finala jokatuko dute gaur, Eñaut eta Ekain Lizeaga ana­iek, kadete mailan, buruz buru.

    Irurako Ametsa trinketean jokatuko dute, arratsaldeko 15:00etan hasita, eta bi hernaniar izango dituzte aurrean: Anartz Oiartzabalen kontra ari­ko da Eñaut Lizeaga, eta Unax Uitziren kontra Ekain Lizeaga. Biek aurrera eginez gero, bi anaien arteko finala izango da.
    Nagusien lehenengo mailan, berriz, atzo jokatu zuen semifinala Oier Gurutzealdek, gaueko 21:00etan Iruran, Urnie­tako Esnaolaren kontra. yy

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894