2019/01/18
  • albistea//AZSTIGAZTE LEHIAKETA

    ‘Bidegurutze’ eta ‘Pinantza’ gaur, sari potoloaren bila

  • Arratsaldeko 18:00etan izango da ekitaldia, udaletxean; bertan, lanen ahozko aurkezpena egin behar izango dute, eta sariak banatuko dira.

  • ASTIGARRAGA
    2019/01/11 00:00 Ostirala
  • Bukaerara iritsi da Asti­ga­rragako Udaleko gazteria sailak antolatutako Azstigazte lehi­aketa; gaur egingo dute azkeneko ariketa bi finalistek: Bidegurutzek eta Pinantzak (ezizenak). Arratsaldeko 18:00­e­tan hasita izango da, As­tigarragako udaletxeko areto nagusian. 

    Bi lan, finalean
    Bi lan izango dira gaurko finalean: bata, Gaur iaz balitz Bi­degurutzerena (ezizena); eta bestea, Itsasoaren bestaldean Pinantzarena (ezizena). 
    Biek egindako lanen ahozko aurkezpenak egin beharko dituzte, eta ondoren, sari-ba­naketa egingo da.

    ‘Maitasuna eta laguntasuna’ gaiaren inguruan egin behar izango dute lana gazteek.

    ‘Maitasuna eta laguntasuna’, oinarrian
    12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da Azstigazte. Aurtengoan, maitasuna eta laguntasunaren inguruan egin behar izan dute lana gazteek, eta horietan onenak dira gaur sarituko direnak. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442