2018/10/22
  • Mundarrok ez zion utzi borrokatzeari, garaipena seguru zegoenean ere.
    Mundarrok ez zion utzi borrokatzeari, garaipena seguru zegoenean ere.
  • albistea//MUNDARRO - FUTBOLA

    Eta laugarrena ere, etxerako!

  • Denboraldiari hasiera ezinhobea eman dio Mundarrok, lautik lau irabazita. Pasa den asteburuan 4 eta 1 nagusitu da Urnietaren aurrean.

  • ASTIGARRAGA
    2018/10/10 00:00 Asteazkena
  • Pazientzia, lasaitasuna eta konfiantza izan dira berriro ere Mundarroren estrategiaren giltza, eta denboraldiko lau­ga­rren garaipena lortu dute, se­gidan. Larunbatean jokatu zu­ten etxean, Urneitaren kon­tra, eta 4 eta 1 irabazi zuten.

    Talde lanean, fin
    Partiduaren hasieran ez zen kon­trol haundirik nabari, baina aurreneko 10 minutuak pasata, astigartarrak lanean fin hasi ziren, eta lasaitasuna eta konfiantza agertu ziren. Ordu laurdenera lortu zuten aurreneko gola, talde jokaldi on bati esker; Marcosen erdira­keta bikaina ondo baino hobeto borobildu zuen Iñurrik.

    Kanpotarren irteera ondo presionatzea lortuta iritsi zen bigarren gola; Iñurri bakarrik geratu zen atezainaren au­rre­an, eta ez zuen barkatu. Atse­de­nerako pare bat minuturen faltan, berriz, hirugarrena iritsi zen: Iñakiren erdiraketa apro­betxatu zuen Ivanek.

    Atsedenalditik bueltan, la­saiagoa izan zen partidua. Ur­nieta saiatu zen gol bat lortzen, baina etxekoek lanean segi zu­ten. Igorrek lortu zuen lau­garren gola, Landerren pase on bati esker. Azken minutuan jo zuen berriro ere erasora Urnie­tak, nahiz eta aukera gutxi izan, ez zegoelako etsitzeko prest. Ho­rrela lortu zuten gola.

    Hurrengo aurkaria Mariño izango du Mundarrok, larun­batean. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894