2018/10/22
  • Umoretik ariko da gaur Beatriz Egizabal, hizkuntza jokabideen inguruko hausnarketa bultzatzeko.
    Umoretik ariko da gaur Beatriz Egizabal, hizkuntza jokabideen inguruko hausnarketa bultzatzeko.
  • albistea//EUSKARALDIA

    Egizabal klownaren umorea pizgarri, Euskaraldirako prestatzen hasteko

  • Umorea ardatz izango duen bakarrizketa saioa egingo du gaur Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak, 19:00etan kultur etxean: ‘Ttak’. Era berean, ‘www.astigartarrak.eus’ aurkeztuko da.

  • ASTIGARRAGA
    2018/10/10 00:00 Asteazkena
  • Gero eta gutxiago falta da Eus­karaldia hasteko. Astiga­rragak ere hartuko du parte, eta hasiak dira motorrak berotzen.

    Gaur bertan, Ttak ema­nal­di berezia izango da 19:00etan, kultur etxean. Beatriz Egizabal klown eta antzerkilaria igoko da taula gainera, eta umorea ardatz hartuta, bakarrizketa saioa egingo du helburu argi batekin: ikuslea norberaren hizkuntza jokabideen inguru­ko hausnarketa egitera bul­tzatzea.  

    Belarriprest eta Ahobizi izateko epea, irekita
    Ez da hori izango gaurko ekitaldi bakarra. Egizabalen emanaldiaren ondoren, web­gune berri bat ere aurkeztuko da: www.astigartarrak.eus.

    Azaroaren 23tik abendua­ren 3ra, herritarrek euskeraz egiteko erronka pertsonalak hartzea da Euskaraldia eki­me­naren helburua. Euskal He­rriko hainbat txokotan be­zala, astigartarrek ere aukera izango dute parte hartzeko, eta hain zuzen, webgunea jarri da martxan, izena eman ahal izateko. Era berean, webgunearen helburua da zenbat eta zein astigartar parte hartzen ari diren erakustea, jende gehiago ere animatu dadin.

    ‘Belarriprest’ eta ‘Ahobizi’ astigartarren webgunea ere aurkeztuko da gaur.

    Dagoeneko badira 25, izena eman dutenak. Horietatik 23, ‘Ahobizi’ izango dira; hau da, euskeraz ulertzen dutenei euskeraz egiteko konpromisoa eta ezezagunei aurreneko hitza euskeraz egitekoa hartu dute. Horrez gain, nork bere konrpomiso pertsonalak ere hartu ditu, eta webgunean ikusi daitezke. Beste bik, berriz, ‘Belarriprest’ izateko eman dute izena; hau da, berarekin euskeraz egiteko eskatzen diete ingurukoei.

    Batean edo bestean izena eman, norberak aukeratu dezake, eta izena emateko epea zabalik dago. Webgu­ne­an bertan egin ahal izango da, gaurko aurkezpenean azal­du­ko duten moduan. Helburua izan­go da, ahalik eta astigar­tar gehien animatzea. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894