2018/10/22
  • albistea//SAGARDOAREN LURRALDEA

    Susanna Forbesek Euskal Herriko 7 sagardo munduko 100 onenen artean hautatu ditu

  • Astigarragakoak dira hiru: Zapiaingo Euskal Sagardoa Premium 2017, Gartziategiko  Gorenak Sagardoa 2017 eta Bereziartuako Euskal Sagardoa 2017. Besteak dira: Zelaiakoa, Gaztañagakoa, Isastegikoa eta Bordattokoa.

  • ASTIGARRAGA
    2018/10/06 00:00 Larunbata
  • Euskal  Herrian ekoiztutako zaz­­pi sagardo aukeratu ditu Susanna Forbes kazetari eta idazle britaniarrak bere The Ci­der Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink now libururako. Hiru di­ra Astigarra­gakoak: Zapiain­go Eus­­kal Sa­gar­doa Premium 2017, Gartzia­tegiko  Gorenak Sa­gar­doa 2017 eta Bereziar­tu­ako Euskal Sagar­doa 2017. Beste laurak dira: Zela­iako Go­­re­nak Sagardoa 2017 (Her­nani), Isas­tegiko Euskal Sagar­doa 2017 (Tolosa),   Gazta­ña­ga­ko Gorenak Sagardoa 2017 (An­doain) eta Bordattoko Txa­­laparta 2016 (Ja­tsu-Garazi, Na­fa­­rroa Behe­rea).Liburua, Sagardoaren Lu­rraldeak antolatutako I. Sagar­doaren Kultura eta Turis­moaren Topaketaren ospakizunaren testuinguruan aur­kez­tu zen Astigarragan eta aurkezpenean, liburuan aipa­tzen diren sagardo batzuk dastatzeko au­kera izan zen.

     
    Sagardoan berezitutako kazetaria da Forbes
    Susanna Forbes, ardoa, garagardoa eta sagardoan berezituriko kazetaria eta idazlea da. Jatorriz, Ingalaterra osoan sa­gardo usadio haundiena duen Herefordshire eskualdekoa da eta Little Pomona izeneko sa­gar­dotegia martxan jarri berri du. Baina sagardoarekiko duen grina haratago doa.  Inga­la­te­rra, Gales, Bretainia, Nor­man­dia, Alemania, Italia, Aus­tralia, Kanada, Zeelanda Be­rria, Hego­afrika, Asturias, Ga­lizia eta
    Euskal Herriko 100 sagardo artisau gomendatzen dituen liburua argitaratu berri du.

    Sei urtetan zehar gauzatu duen ikerketan, Forbes-ek sa­gar­doa ekoizten duten mundu osoko lurralde nagusiak zeharkatu ditu. 2018ko martxoan bere ikerketak Euskal Herrira ekarri zuen eta bertan, Sagar­doaren Lurraldeako nazioarteko harremanen arduraduna den Haritz Rodriguez kazetariarekin batera, bertako sagardotegi adierazgarrienetakoak ezagutu zituen.

    Ordurako sagardoaren in­gu­ruko erreferentziak bazituen arren, Forbes-ek sagardotegi batzuk bisitatu eta sagardoak dastatzeko aukera izan zuen, euskal sagardoaren kulturan barneratuz eta txotxeko errituaz gozatuz. 

    Bere bisitaren emaitza, au­rrez aipatutako Euskal He­rriko 7 sagardo na­bar­­mentzeaz gain, erreferentzia zabala egiten zaio Euskal He­rri­ko sagardoaren kulturari eta  eza­u­­garriei, eta Astigarra­gan kokatua da­go­en Sagardo­etxea Sagar­doaren Museoari.

    Sagardoaren kultura eta turismoa munduan sustatzeko sarea martxan
    Topaketa honetara gerturatutako ordezkariek, sagardoaren kultura eta turismoa munduan sustatzeko nazioarteko sarea martxan jartzea adostu zuten. Hala, datozen hilabeetan marka amankomuna eta sarean parte-hartzen duten norakoen informazioa bilduko duen webgunea martxan jarriko dute, eta proiektua indar­tzen lagunduko duten europar finantziaziorako aukerak az­tertuko dituzte.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894