2018/09/20
  • Txanpi katua da elkarteak zaintzen duenetako bat, eta etxe bila ari da.
    Txanpi katua da elkarteak zaintzen duenetako bat, eta etxe bila ari da.
  • albistea//ASTIKAT ELKARTEA

    Boluntario bila Astikat elkartea, herriko katuak zaintzeko

  • Katuei jaten emateko, katuentzako harrera-etxe izateko eta diruz edo janariarekin laguntzeko prest dauden herritarren bila ari da Astikat.

  • ASTIGARRAGA
    2018/09/12 00:00 Asteazkena
  • Kalean bizi diren katuak zaintzea da Astikat elkar­tea­ren helburua. Udara hasieran sortu zen elkartea, lehenago errumaniarren kan­pa­men­du­tik atera ziren hainbat katu zaintzen ibili ziren herri­tarrek bultzatuta.

    Bereziki, HEA metodologia (harrapatzea, esterilizatzea, askatzea) martxan jartzea da haien asmoa, katu-koloniak desagerrarazi eta hori lortu bitartean, kolonia horiek kontrolatzeko.

    Lan hori guztia egiteko, ordea, boluntarioak behar izaten ditu elkarteak, eta dei egin die astigartarrei eta inguru­ko herritarrei, anima­tzeko.

    Orduak, jakintza, dirua edo tokia eskaintzea
    Laguntzeko prest daudenak elkartearekin jarri daitezke ha­rremanetan, info@astikat.es helbide elektronikoan edo Facebooken daukaten Astikat orrialdean.

    Bereziki, katuei jaten ema­ten aritzen diren herritarrei egin diete dei haiekin harre­ma­netan jartzeko, herri­an dauden katu-koloniak hobeto kontrolatu ahal izateko. Baina bestelako laguntza emango duten boluntarioen bila ere ari dira. Adibidez, harrera etxe bezala aritzeko prest dau­denena, edo adopziorako prest daudenena. Baita ere, kaleko katuei jaten emateko prest daudenena, eta pentsua edo di­rua emateko prest daudenena. Azkenik, arotz eta esku-lanetan iaioak direnen la­gun­tza ere eskatu dute.

    Informazioa, sare sozialetan
    Egiten duten lanaren berri ematen dute Facebooken. Besteak beste, argazkiak egiten dituzte ezagunak dituz­ten katu-kolonietara jate­na edota sendagarriak eramaten dituz­tenean, eta katuen egoeraren berri ematen dute.

    Katu horietako bat da, adi­bidez, Txanpi, txuri-beltza. Da­goeneko ohi­tu­ta dago bolun­ta­ri­oen ordu­te­gira, eta askotan zain izaten ditu. Txanpi, Michi edota Freddy katuentzako etxe bi­la ari dira oraindik, eta bi­tar­tean, haiek zaintzen segi ahal izateko laguntza eskatu dute. 

Iragarki merkeak

  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54