2018/11/15
  • albistea//AUKA JOKOA

    Hiru saio irailean, Auka Jokorako

  • ASTIGARRAGA
    2018/09/12 00:00 Asteazkena
  • Oka jolasaren antza daukan mahai-jolasa da Auka Jokoa, baina Astigarragako historia eta ondare materiala eta ez-materiala ezagutzeko balio duena. Haur eta helduak, lagunartean edota familian elkartu eta Astigarraga hobeto ezagutzea da helburua, ezagutza hori «sagardogintzara bakarrik» ez mugatzeko. Sei gairen inguruko galdera-erantzunekin lotutako tableroa prestatzen ari dira, hainbat saiotan, eta hil honetan beste hiru saio egingo dira. Aurreneko biak aste honetan: ostiralean, 09:30etan euskeraz, eta larunbatean, 17:30etan elebietan. Hurrengoa, berriz, hilaren 18an izango da, 17:30etan elebietan baita ere. Saio guztiak kultur etxean egingo dira, doan, Urkiri Salaberiak zuzenduta. 

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894