2018/09/20
  • Bost futbol zelairen adinako azalera izango du Urumea Berriko ibai parkeak.
    Bost futbol zelairen adinako azalera izango du Urumea Berriko ibai parkeak.
  • albistea//UDALA - IBAI PARKEA

    Udazkenerako prest, Urumea Berriko ibai parkea

  • ‘Andre Gobaragileen Parkea’ deituko zaio, eta bost futbol zelairen azalera izango du. Hainbat gune izango ditu: muskulazio makinena, bizikletena, txakurrena, herri baratzeena, piknika egitekoa...

  • ASTIGARRAGA
    2018/09/12 00:00 Asteazkena
  • Martxan dira Urumea Berri auzoko ibai parkearen defi­ni­zio, partzelazio eta ekipa­men­du lanak, eta Udalak jakina­razi duenez, «inaugurazioa udaz­kenaren bukaerarako au­rreikusten da».

    Hainbat gune, «Gipuzkoako ibai parkerik haundienean»
    Parkea Urumea Berri auzoa eta ibaiaren artean geratzen den lur eremuan kokatuko da, eta «bost futbol zelairen za­balera» izango du. Hain zuzen, «Gipuzkoako ibai parkerik haundiena» izango dela azpi­marratu du Udalak.

    «Gipuzkoako ibai parkerik haundiena» izango da Urumea Berri auzoa eta ibaiaren artean eraikitzen ari diren ‘Andre Gobaragileen Parkea’.

    Bertan, hainbat gune ez­ber­dinduko dira, «aisialdi gune honetan adin guztietako asti­gartarrek ekintza ezber­di­nak» egin ahal izan ditzaten.

    Batetik, etxebizitzetatik par­­ke­rako sarbidean har­mai­lak izango dira, atsedenaldi gunea sortzeko. Zentzu ho­rre­tan, piknik eremua ere izango du parkeak, urmaela eta An­dre Gobaragileen eskulturaren on­doan. Eskultura hori izango da, hain juxtu, parkeari izena emango diona, kultura tekni­kariak proposatuta; ‘Andre Gobaragileen Parkea’ izango da.

    Baina parkea ez da atsede­nal­di gune soila izango; hain­bat kirol egiteko ere izango da tartea. Horrela, ibilaldiak egi­teko guneak, muskulazio ma­kinak, eta, «aurrekontu parte­har­tzaileetan hala eskatuta», bizikle­tentza­ko zirkuitua iza­n­­­go ditu parkeak. 

    Azkenik, txakur parke haun­di bat eraikitzea ere au­rrei­kusi du Udalak, «es­kaera ugari jaso» dituelako. Bertan, txakurrek aske ibili ahal izango dute.

    Baratzak eta bertako zuhaitzak, naturarekin bat eginez
    Bestalde, zonalde batean herri baratzak ere bereiztuko ditue­la azpimarratu du Uda­lak, «gaur egun duen eskaintza area­gotzeko». 40 dira gaur egun herri baratzak.

    Bertakoak ez ziren zuhaitzak kimatu, eta erriberako espezietakoak landatzen ari dira.

    Gainontzeko landarediari dagokionez, URA Agen­tzia­re­kin eta Gipuzkoako Foru Al­dun­diarekin egindako lana nabarmendu du Udalak. Mar­txo bukaeran bertakoak ez ziren zuhaitzak kimatu zi­tuen, espazioa obrekin has­teko egokitzearekin batera, eta orain, Aldundia erriberako bertako espezietako zuhaizak landatzen ari da. Gutxi go­rabehera, lauzpabost metroro jarriko dira zuhaitzak, parke osoan zehar.

    «Promotoraren ardura»
    Andre Gobaragileen Parkea eraikitzea «Urumea Berriko auzoa garatu duen promo­to­raren ardura» dela ere na­bar­mendu du Udalak. Horrekin, «udaletxearentzat kosturik ez» duela izango argi utzi nahi izan du.

    2010ean onartu zen zo­nal­de berri honetako hirigintza-proiektua, eta 600 astigartar berrirentzako etxebizitzez gain, Kontxa Etxeberria plaza eta parke estalia eraiki dituzte. Kultur Etxe berria eraikitzen ere hasiak dira. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096