2018/11/15
  • albistea//PRENTSA-OHARRA  UDALA

    «Urteko aurreneko 7 hilabetetan hondakinen %13 gehiago jaso da»

  • Udalak jasotako datuen arabera, «uztailan lortu da %79a izatea gaikako bilketa». Bulegoak irekita jarraituko du, aurten ere.

  • ASTIGARRAGA
    2018/09/08 00:00 Larunbata
  • «Gero eta gehiago birziklatzen da gure herrian», hala adierazi du Udalak prentsa-oharrean. Bertan azaltzen dute Uda­lak jasotako  datuen arabera, «uz­tailan lortu da %79a izatea gaikako bilketa; urte hasieran  baino bi puntu gehiago, %77a birziklatzen baitzen orduan». 

    Horri esker, diotenez, «Eu­ro­pak hon­dakinen inguruan dauzkan direktibek 2035. urterako ezarritako helburuak erraz bete dira».

    Edukiontzi sistemak, urtebete
    Edukiontzi-sistema guztiz jarri zela urtebete bete den honetan, Astigarragako Udalak dio datuen arabera, «astigartarrak dagoeneko sistemara ederki egokitu» direla.
    Zehazten dute: «urteko au­rreneko 7 hilabetetan hondakinen %13 gehiago jaso da, besteak beste %5 hazi delako herritar kopurua: gaur egun, 6497 as­tigartar gara».
    Era berean, «jasotako kiloen igoerak eragina izan du gaikako bilketaren proportzioak igoera esanguratsua izatean».

    Bulegoa irekita, aurten ere
    Hori horrela, Udalak beste urtebeterako luzatuko du hondakinen bulegoaren arreta zerbitzua, udaletxeko beheko so­lairuan eskaintzen dena. 

    Udal gobernuaren ustez, «lan ona egin du sistema-aldaketaren laguntzan. Horri esker lortu da sistema berria gero eta eraginkorragoa izatea, he­rri­tarren beharretara egokitutakoa».

    Ohi bezala, 08:00etatik 14:00­e­tara bitarte egongo da irekita. Dena den, telefonoz, 943 335 069 zenbakian, edo emailez, hondakinak@astigarraga.eus helbidean, ere jarri daiteke bulegoarekin harremanetan. 

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894