2018/08/21
  • Jende ugari biltzen da beti herri kiroletako erakustaldian.
    Jende ugari biltzen da beti herri kiroletako erakustaldian.
  • albistea//SANTIOMENDIKO JAIAK

    Herri kirolak eta jan-edana, auzotarrak biltzeko aitzakia ona

  • Amabirjin egunean, abuztuaren 15ean ospatzen dira Santiomendiko jaiak. Egun osoko festa izango da, auzoan.

  • ASTIGARRAGA
    2018/08/11 00:00 Larunbata
  • Haur, gazte eta helduek fes­ta­rako bete aitzakia bat izango dute hilaren 15ean: Santio­men­diko jaiak ospatuko baiti­ra, auzoan.

    Goizean hasi eta iluntzera arte, jan-edana eta herri ki­ro­lak izango dira, denen gus­to­ra­ko.

    Tortillak, sagardoa eta auzotarren arteko otorduak
    Asteazkeneko jai egunari ha­sie­ra ematen aurrenekoak izango dira txistulariak, diana joko baitute 09:00etan.

    Gero, jatekoak hartuko du protagonismoa. Goizeko 11:30e­­tan hasita, tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa izango dira.

    Eta jatekoarekin segitzeko, auzo bazkaria egingo da 14:00e­tan, eta auzo afaria, 21:00etan.

    Herri kirolak, denen gustora
    Eguneko beste ekitaldi na­gu­si­ak herri kirolen bueltakoak izan­go dira. Batetik, 12:00etan erakus­tal­dia egingo da. Haur eta gazteen txanda izango da gero, 18:00e­tan, eta 19:00etan, toka txapelketa jokatuko da. 

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894