2018/08/21
  • Pasa den astean bildu zen jai batzordea, Santio jaien balorazioa egiteko.
    Pasa den astean bildu zen jai batzordea, Santio jaien balorazioa egiteko.
  • albistea//UDALA - SANTIO JAIAK

    «Oso giro ona» izan da, festetan

  • Oraindik ere udal goberu taldearen asmoa da «zarata gehien sortzen duten ekintzak lekuz mugitzea», eta lanean ari da.

  • ASTIGARRAGA
    2018/08/11 00:00 Larunbata
  • Santio jaiak bukatu eta as­te­be­tera bildu zen jai batzordea, festen balorazioa egiteko. Udal Gobernu Taldeak bere irakur­ke­taren berri eman du, eta «positiboak» izan direla dio; «orokorrean, oso giro ona izan da herrian, eta elkartasunez bizi izan diren festak izan dira aurtengo Santioak».

    Arazoak konpontzeko prest
    Ekitaldi arrakastatsuen arte­an, kontzertuak nabarmendu ditu; «adin guztietako biztan­leek disfrutatu dituzte».

    Era berean, Kontxa Etxe­be­rria, Astigarragako alaba ku­ttu­nari egindako omenaldia azpi­ma­rratu du, nahiz eta opo­si­zi­o­ak ez parte hartu. «Oso harrera ona izan zuen, bere familiaren presentzia­rekin. Zoritxarrez, ez zen oposizioa bertan izan».

    Azkenik, elkarlanaren ga­rrantzia aipatu du. «Berriro ere argi gelditu zen Udalak Gazte Asanbladarekin duen harremanaren helburua el­kar­­lana dela. Gazteek arazo bat izan zuten, txosnako lona apurtuta agertu baitzen. Udal gobernuari deitu, eta hau be­rehala bertaratu zen udal­tzain­goarekin, egoera azter­tze­ko eta gazteak lasaitzeko».

     Azkenik, datorren urtera begira ere lanean hasia dela azal­du du Udal Gobernu Tal­de­ak, «zarata gehien sor­tzen du­ten ekintzak lekuz mugitzea» helburu. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096