2018/10/20
  • albistea//AUTOENPLEGURAKO DIRU-LAGUNTZAK

    Negozioak martxan jartzeko laguntzak, gazteei

  • Irailaren 3ra arteko epea dago diru-laguntzak eskatzeko. 2016 urtetik aurrera negozioak Astigarragan martxan jarri dituzten 18 eta 35 urteko astigartarrei zuzendutakoak izango dira.

  • ASTIGARRAGA
    2018/08/04 00:00 Larunbata
  • Gazteria Sailak autoenple­gu­a bultzatzeko diru-laguntzak bi­de­ratuko ditu. Laguntzak izan­go dira 2016 urtetik au­rrera negozioak martxan jarri dituzten gazteentzako.
    Eskaerak irailaren 3ra arte egin ahal izango dira, Asti­ga­rra­gako uda­le­txe­ko erregistro­an edo  www.astigarraga.eus helbidean, telematikoki.

    Astigartarrentzako
    Diru-laguntza hauek Astiga­rra­gan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzen­duak izango dira, eta martxan jarritako enpresaren egoitza soziala ere, Astigarragan egon beharko da. Era berean, gehienez 5 langile dauzka­te­nak onartuko dira.

    Bestalde, lagunduko diren gazteek martxan jarritako negozioak 2016 urtetik aurrera hasitakoa izan beharko du, eta zerga, tasa, Gizarte Se­gu­rantza eta bestelako ordain­ketak eguneratuta izan.

    Baldintza guztien berri eta eskaerak egiteko beharrezkoa den dokumentazioa zein den jakiteko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako de­ial­­dia begiratu daiteke web­gune­nan: www.astigarraga.eus

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548