2018/09/21
  • San Bartolome kalean jarrri ziren barrikadak eta poliziak tiro egin zien.
    San Bartolome kalean jarrri ziren barrikadak eta poliziak tiro egin zien.
  • albistea//OMENALDIA

    Joseba Barandiaran ez da ahaztuko

  • 40 urte beteko dira gaur Armadun Poliziak tiroz hil zuela 18 urteko astigartar gaztea Donostiako Aldapetan. 13:30etan hasiko da ‘Joseba Gogoan!’ omenaldia bere omenezko muralean.

  • ASTIGARRAGA
    2018/07/11 00:00 Asteazkena
  • GAUR beteko dira 40 urte Arma­dun Poliziak Joseba Baran­diaran astigartarra tiroz hil zuela.  1978ko San Fermi­ne­tan poli­ziak tiroz Iruñean Ger­man Rodriguez LKI alderdiaren ki­dea erail ondoren, greba oro­korrari deitu eta Donostiako Alda­peta kaleko istiluetan ze­go­ela, Armadun Poliziak tiro egin eta bala batek Joseba Barandiaran hil zuen. Gertaera garaian Josebak 18 urte besterik ez zituen.
    Berria egunkariak orain ha­mar egun jaso zituen bere fami­lia eta lekukoen adieraz­penak erreportaia batean. Goi­zean goizetik hasi ziren pro­testak Donostian 1978ko uztai­laren 11n. 09:30ean, hiriko er­dialdean egiten ari ziren mani­festazio bat desegin zuen Poli­zi­ak, eta bertatik, talde batek barrikada bat altxatu zuen San Bartolome eta Victor Pradera (gaur egun, Easo) kaleen artean.
    Alda­petan gora, 300 metro aurrerago, Polizia etxea zegoen. Pilotakadak, ke poteak eta ha­rriak jaurti ziz­kieten elkarri po­liziek eta barri­kadan zeudenek; 12:45ak aldera Polizi­aren auto batetik suzko armaz tiro egin zuten arte. Bu­larrean zauritu zuten Baran­diaran, eta erie­txera bidean hil zen.
    Ordurako bero zegoen giroa are ge­hi­ago gaiztotu zuen Baran­diaranen hilketak. Isti­luak uga­­ritu ziren. Donostian, ha­mar mila lagun baino gehiago elkartu ziren hil­ke­ta­ren aurka protesta egiteko ma­nifes­ta­zioan, eta jendetza batu zen Astigarragan ere, Baran­diaranen hiletan. Egoera horretan, suari su eman zion Espainiako Poliziak hilaren 13an; Burgostik Erren­teriara joandako dozena­ka poliziak herriko saltokiak puskatu zi­tuz­ten, horietan la­pur­tu zu­ten, eta tiroka hasi zitzaizkien bal­koi­etan zintzi­likatuta zeu­den eta krespoi beltzak ze­ra­matzaten ikurri­nei.
    Justiziarekin edo gabe, gertatutakoa ez du ahazten Joxe Miel anaiak: «Ahaztean hil­tzen da pertsona bat. Eta hau ez da ahazten».
    Joseba lagun zuen Iñaki Alejos astigartarrak, eta ha­rekin zegoen barrikadan 1978ko uztailaren 11n. «Joseba oso ur­duria zen, manifestazio guzti­etara joaten zen, langile senti­mendu handia zuen».

    Justiziarekin edo gabe gertatutakoa ez da ahazten dio bere anaia Joxe Mielek: «Ahaztean hiltzen da pertsona bat. Eta hau ez da ahazten»

    Senide, lagun, bertsolari, abeslari, Ahaztuak eta San Fermines 78 Gogoan  
    Joseba Gogoan! herritar eki­me­nak ekitaldi desberdinak anto­latu ditu orain 40 urte gertatu zena oroitzeko. 13:30­etan hasita Josebaren ome­nezko muralean erakus­keta egon­go da, lore eskaintza egingo zaio eta agurra ere dantzatuko da.
    Senide eta lagunez gain ordezkaritza polita bilduko da Joseba oroitzeko. Agin Laburu bertsolaria, Martzelo Alvarez Ahaztuak elkarteko kidea, Iru­ñako Peñen ordezkaritza, Fer­min Valencia abeslaria, Sabino Cuadra San Fermines 78 Gogo­aneko kidea besteak beste.   
    Agin Laburuk abestuko di­tu koplak eta elkarte desber­di­ne­tako ordezkariek hartuko dute hitza. Fermin Valenciak Jose­baren omenez abestuko du eta Eusko Gudariak ere abestuko dute. Omenaldian hartuko dute parte: Zipo­tza Elkarteak, AGAk baita  German Rodriguezen sen­­­­­diak eta lagunek ere.  Ondoren herri bazkaria antol­atu dute. Ipintzan izango da 20 euro ordaindu behar dira.

    Arratsaldean Aldapetan plaka jarriko da bere omenez
    Arratsaldean, 19:00etan, ome­naldia Do­nos­tiara eramango da. Aldapetan gogoratuko da Jo­se­ba Barandiaran astigar­tarra.
    Ahaztuak elkarteak plaka bat jarriko du Barandiaran tiro­katu zuten lekuan.

     

    Tiro egin zuena ez zen identifikatu eta zigorrik ez da bete

    Joxe Miel anaiak dio ez dela justiziarik egin, eta ez dakiela egingo den ere: «Badakigu nortzuk diren errudunak».

    DONOSTIAKO Instrukzio Auzi­tegiak ikerketa bat zabaldu zuen, eta ondorioztatu Joseba Barandiaran hil zuen bala polizia baten armatik irten zela. Hala ere, ez ziren gai izan tiro egin zuena identi­fikatzeko. 1985eko uztailean, behin-behinean artxibatu zuten auzia. Horregatik, Joxe Miel anaiak dio ez dela justi­ziarik egin, eta ez dakiela egingo den ere: «Badakigu nortzuk diren errudunak, baina oso gordeta daude».
    Uste du Iruñako Udala «indar haundiarekin» ari dela German Rodriguezen hilketa argitzeko bidean pau­soak eman nahian, eta hori bera eskatzen du anai­aren hilke­taren auzian: «Argi dago zer pasatu zen, baina alor judi­zialean auziak ez du aurrera egin». Hala ere, ez du itxaro­pen haundirik. Ezta Ale­josek ere, «bai­na mundu guz­tiak da­ki zer gertatu zen, eta jen­dearen memorian ez da ahaz­ten. Bes­te kontu bat da hortik ezer lortzea».

    Iñaki Alejos laguna berarekin zegoen
    «Ni bertan nengoen, bera­rekin. Ordu erdi inguruz lasai egon zen egoera, eta, mo­men­­tu batean, joan egin nintzen izkina batera. Or­duan ikusi nuen norbait ze­ra­matela zaurituta. Begira­tzera joan nintzen korrika, eta ikusi nuenean Joseba zulo batekin... konturatu nin­tzen ez zegoela ezer egiterik». «Gaztea zen, horrek esan nahi duen guztiarekin», dio Ale­josek.

Iragarki merkeak

  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163