2018/11/15
  • albistea//ASTIGARRAGAKO EH BILDU - PRENTSA OHARRA

    ‘La Manadako’ kideak aske utzi izana salatzeko mozioa

  • Gertatutakoa bortxaketa izan ez zela dioen epaiarekin erabateko desadostasuna eta biktimari babes osoa azaltzen dizkio mozioak.

     

  • ASTIGARRAGA
    2018/07/11 00:00 Asteazkena
  • «2016ko uztailaren 7an gerta­turiko bortxaketaren kasuan zigortuak izan ziren bost pertsonak, La Manada bezala ezagunagoak, behin-behinean aske uzteko Nafarroako Auzi­tegiak hartutako erabakiak gizartean sortu duen ezinegon eta kezka haundiarekin bat eginez», EH Bilduk mozioa aur­keztu du Udal Osoko Bilku­rak onar dezan.
    Mozioak lehenik eta behin babesa, maitasuna eta elkar­ta­suna azaltzen dizkio bikti­ma­ri. Ondoren, Nafarroako Auzite­giak gai honetan hartutako bi erabakien inguruan desados­ta­sun osoa adierazten du.
    EH Bilduk ez du bat egiten 2016ko uztailaren 7an gerta­tutakoa bortxaketa izan ez zela esaten zuen epaiarekin, ezta La Mana­dako kideak behinik-behin aske uzteko eraba­kia­rekin ere.
    Mozioaren bitartez, EH Bilduk «bere etsipena eta hase­rrea adierazten ditu eta bat egiten du justizia aldarriarekin, batik bat, erabaki honekin emakume guztiak babes gabe geratzen direlako eta beste behin argi geratzen delako egungo sistemak ez dituela emakumeen bizitzak eta esku­bideak behar bezala babesten. Horregatik emakume guztiak askatasunerako duten esku­bi­dea aldarrikatzen du mozioak».
    Astigarragako EH Bildu alderdiak dio ekimen desber­dinen bitartez lanean jarrai­tuko duela kalean zein insti­tuzioetan, mugi­men­du femi­nistarekin bat eginez, «indar­keria matxista emaku­meen bizitzetatik behin-betiko desa­ge­rrarazteko eta berdin­tasu­naren bidean urrats sendo eta atzeraezinak emateko».

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161