2018/08/21
  • albistea//EH BILDU

    EH Bilduk batzar irekia egingo du gaur

  • Hezkuntza, Urumea Berrirako egitasmoak eta 2019 jaien nondik norakoak jorratuko dira.

  • ASTIGARRAGA
    2018/06/13 00:00 Asteazkena
  • Gaur 3 urte beteko dira Udal Korporazio berria osatu zela eta data hau aintzat hartuta, EH Bilduk batzar ireki bat antolatu du. Batzarra Ikatza tabernaren goialdean izango da 19:00etatik 20:30era.
    Batzarrean urte hauetako gai garrantzitsuenak izango di­ra hizpide: hezkuntza (eskola eta jangela beraren haun­di­pena, DBHren etorkizuna, ha­ur-eskola…) eta Urumea Be­rri­ko egitasmoan dau­den berriak konpar­tituko dira.
    Bestetik, azken hilabe­te­etan jaien inguruan egon den eztabaida kontuan izanda, EH Bilduren hausnarketa zein izan den adieraziko da. Batza­rrean proposatzen diren beste gai asko ere lantzeko aukera ere izango da.


    2019ko hauteskundeetarako lan­­ketari ere ekingo zaio batza­rrean
    Azkenik, EAJren udal gobernua alkatetzara heldu zela 3 urte pasa diren bezala, urtebete fal­ta da udal eta foru hau­tes­kun­deak berriz izateko. Horregatik, EH Bilduk 2019an aurreikusten den erronkari aurre egiteko la­nean hasteko garaia dela uste du eta «batzarrean 2019ko hau­teskundeetarako dagoen plan­teamendua aurkeztuko da. 2019ko udal hauteskundeak oso garrantzitsuak izango dira herriaren etorkizunerako eta horregatik, inoiz baino beha­rrezkoagoa da EH Bilduren komunitate osoa prest egotea».
    EH Bilduk uda aurretiko azken batzar honetan herritar guztiei parte-hartzera dei egiten die.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096