Igerilekuak gaur irekiko ditu ateak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 13a, 02:00

Igerilekuak gaur zabalduko ditu ateak eta irailaren 16ra ar­te egongo da zabalik, egu­nero, 10:00etatik 20:00­etara. Beraz, hi­ru hilabete daude igerile­ku­az gozatzeko. Hori bai, egu­ral­di iragarpenak gaurko ez dira hoberenak, baina hala ere ate­ak irekiko dira.
Mugimendu gehiena uztai­lean espero den arren, hasi­e­rako egun hauetan ere ibil­tzen da jendea, eguraldiak la­gun­tzen badu, asteburuetan batez ere.
Uztailean mugimendu as­ko egotean da. Ikastola bu­ka­tuta gazte asko joaten da eta uda­le­kuetako umeak ere ibil­tzen dira igerilekuan. Abuztua lasaiagoa izaten da, jendeak kanpora joateko ohitura due­lako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!