2018/10/20
  • albistea//EH BILDU PRENTSA OHARRA

    EH Bilduk positiboki baloratzen du EAJk «orain harrotasunez» aldiriko tren geltokia babestea

  • Alderdiaren esanetan «oraingo alkateak aurreko legealdian tren geltokiaren inguruan izan zuen jarrera desleiala gogorazi nahi dugu».

  • ASTIGARRAGA
    2018/06/13 00:00 Asteazkena
  • «DUELA gutxi arte, oraingo al­ka­teak, aldiriko tren geltokia gu­txiesten zuen. Aurreko lege­aldian, EH Bilduk aldiriko tren geltokia Astigarragara ekar­tze­ko lanean jarri zen. Orduan, Eusko Jaurlaritzak, geltokia teknikoki eta ekonomikoki bi­de­ragarria zela onartu zion EH Bil­duri. Geroztik proiektua urra­tsak ematen joan da» eta EH Bildurentzat aldiriko tren geltokia babestea berri poz­garria da Astigarra­garen­tzat.
    Hala ere, bide horretan «egun­go alkateak izan duen jo­kabide deslaiala» gogorarazi du EH Bilduk. «Alkateak, au­rreko legealdiko EAJren Udal Boze­ra­maileak, aldiriko tren geltokia “ameskeria hutsa” zela babestu zuen eta Eusko Tren­bide Sareko (ETS) zuzenda­ri­arekin harre­ma­­­netan jarri zen eta ez bere­ziki aldiriko tren gel­tokia su­tsu­ki bultzatzeko». Be­raz, EH Bil­­duk argi du «egungo Alka­teak orduan ez zuela herriaren interesen alde egin».
    «Inoiz ez da berandu» eta EH Bilduk «ongi etorria ematen dio EAJri, aldiriko tren gelto­kiaren defendatzaileen ekipo­ra. Trena­ren babesleak gero eta gehiago izan orduan eta erra­zago eta azkarrago izango da aldiriko tren geltokia errea­litate».

    «EAJk pentsioak %0,25eko igoerara mugatu zituen 2017ko PPren aurrekontu negoziatuak goraipatu ditu»
    Bilduren ustez. «iraingarria da aldi­riko tren geltokia babes­teko, EAJk Madrilen PPrekin 2017ko aurrekontuak onartzeko egindako adostasuna goraipatu izana. Adostasun horretan, EAJk, PP eta Ciudadanosekin batera, pentsioen igoera %0,25­era mugatu zituen» eta EH Bildurentzat «lotsagarria da, ados­tasun hori euskal gizarte­arentzat eta astigar­tarrentzat onuragarri bezala saldu nahi izatea».

    «Eusko Jaurlaritza lantzen ari den proiektuak puntu beltz berri bat sorrarazi dezake»
    EAJk aipatutako hitzarmen eza­gunari baino EH Bilduk mar­txoaren 8an Eusko Jaurla­ritzako buletin ofizialean argi­ta­ratutakoari garrantzia haun­diagoa ematen dio.
    «Bertan, ETSk aldiriko tren geltokiaren proiektua idazteko lehiaketa argitaratu zuen eta geltokia eta herria lotuko di­tuen pasabidea zuzenean Uru­mea Berrira edo Bidebi­tarteko poligonoaren ka­le nagusia­rekin lotu beha­rre­an, pabiloi baten atzealde itsu batean kokatuko da».
    EH Bil­duk uste du hori ekidin behar den puntu beltz bat dela eta Udalak hori ekidin dezan eskatuko du.

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894