2018/10/20
  • Eider Alonso eta Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea.
    Eider Alonso eta Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea.
  • albistea//OMENALDIA

    Zoriontzea eta esker ona Udalak, Eider Alonsori

  • ETB2ko ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ programa irabazi berri du Alonso astigartarrak. Eskerrak eman zizkion Udalari.

  • ASTIGARRAGA
    2018/06/09 00:00 Larunbata
  • Duela pare bat aste jakin genuen Eider Alonso astigartarrak irabazi duela ETB2ko El Conquistador del Fin del Mun­doren hamalaugarren edizioa; berak ukitu zuen gailurra aurrena, eta lortu zuen ikurriña. Bertan, irabazle gisa oihukatu zuen «Gora Astigarraga!», eta ostegunean, zoriontasunaren oihu hori bueltatu dio herriak, Udalak ordezkatuta.

    Zorione Etxezarraga alkatearen eskutik, «Udal osoaren zoriona» jaso zuen, eta lore sorta bat eskaini zion. 

    «Telebistan atera zara, gure herriko elkarte batean zaude, eta herriari zerbitzu publikoa eskaintzen diozu. Herriaren­tzat sakrifizioaren eredu ere bazara», adierazi zion Alkate­ak. Horregatik guztiagatik, omenaldi txiki bat merezi zuela onartu zion, baita ere. 

    Eta horretarako, udaletxeko areto nagusian bat egin zuten Udaleko zinegotzietako batzuek, udaleko langile eta Mundarroko kideek. 
    Alkatearen hitz politak en­tzun ondoren, Eider Alonsok eskerrak eman zizkion Udala­ri, eta bertaratu zirenei.

    Omenalditxoari bukaera emateko, kafea, tea eta pastak hartu zituzten denek, mahaiaren bueltan, Alonsoren garaipena ospatzeko.

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894