2018/08/20
  • albistea//GURE ESKU DAGO

    Joseba Barandiaran plazan, etzi festa

  • Giza katearen berri emango da 19:00etan hasiko den festa giroko ekitaldian.

  • ASTIGARRAGA
    2018/05/16 00:00 Asteazkena
  • Astigarragako Gure Esku Dagok Festa egingo du etzi, 19:00etan hasita, Joseba Barandiaran plazan. Bertan eman ahal izango da izena, ekainaren 10eko Giza Kate­rako, Donostia, Bilbo eta Gas­teiz lotuko dituena: Eman es­kua etorkizunari lelopean. 100.000 pertsonatik gora bildu nahi dira.
    Duela hiru aste hasi ziren gaia zabaltzen Astigarragan eta izena emateko mahaiak jar­tzen. Giza Katean 1,5 kilo­me­troko zatia osatzea da hel­burua, elkarri eskutik hel­du­ta, Agina­ga inguruan.
    Eskuak eta za­piak, kilo­metro eta erdi lotzeko era­biliko dira eta 600 astigartar inguruk joan behar dute.

    Etziko festarekin ekimena pla­zara eraman nahi dute
    Aurretik, etzi ekimena pla­zara eraman nahi da. Bertan, giza Katearen berri emango dute, bideoa ikusi, zer den azaldu, izena nola eman, Asti­ga­rragak eskuz esku zein zati osatu behar duen…
    Mahaia ja­rriko dute izena ema­teko, zapiak erosteko, au­to­buseko txartela erosteko. Eta hori guz­­tia festa giroan. Ber­tso­lariak izango dira, musika.
    Eta mokadutxoa ere izan­go da: sardina erreak eta sa­gardo upelen bat. Astigartar guztiak gonbidatuta daude.

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894