2018/10/20
  • ‘Beterri Km 0’ ekimeneko sustatzaileak atzo Hernaniko Plazan eginiko aurkezpenean.
    ‘Beterri Km 0’ ekimeneko sustatzaileak atzo Hernaniko Plazan eginiko aurkezpenean.
  • albistea//BETERRI BURUNTZA

    Tokiko produktuak saretzeko bidean, Beterrin

  • Beterri-Buruntzako sei Udalen proiektua da eta bertako produktuak erabiltzen dituzten janari denda, jantoki publiko zein taberna eta jatetxeeak ‘Beterri Km 0’ zigiluarekin bereizi eta identifikatuko dira.

  • ASTIGARRAGA
    2018/05/16 00:00 Asteazkena
  • Beterri Buruntzako Udalek, Beterri Km 0 proiektua mar­txan jarri berri dute, nekazal ekoizpena kontsumitzaileen esku jartzeko helburuarekin. Horretarako, janari denda, jantoki publiko zein taberna eta jatetxeetan bertako produktua saltzea erraztuko da.
    Leku hauek, Beterri Km 0 zigiluarekin bereizi eta identifikatuko dira, kontsumitzaileak bertako produktua modu erraz batean eskuratu ahal izan dezan.
    Hernaniko Plazako arkupe aurrean egin zen aurkezpena. Bertan egon ziren Jon Zu­lueta Beteri-Buruntzako Udalen lehen­­dakaria, An­do­ni Egia  Hernaniko Tokiko Gara­pe­nerako Agentea, Oier Iurra­mendi Karabeleko ekoizle eta Juan Cruz Alberdi Behemen­diren izenean.
    Beterri-Burun­tzako ekoizleen sarea osatu eta tokiko produktuak sustatzea du helburu hiru urte bete dituen proiektuak. «Herri, instituzio, merkatari, lehen sektoreko ekoizleak elkartzen dituen sarea bultza­tzea du helburu» esan zuen Oier Iurramendik. «Nekazariak sortzea ere bada beste lanetako bat» esan zuen Juan Cruz Alberdik. «Astiga­rragan jarri ditugu lurrak nekazari izan nahi dutenen eskura» azpimarratu zuen Behemendiko arduradunak.
    Hernaniko zaharren egoi­tzan eta haurreskolan klausula anbientala dago eta sarean daude. «Zaharren egoitzan bertako produktuekin 200 menu ematen dira eguerdian eta 130 afari gauean ematen dira» esan zuen Andoni Egiak. Eta hori zabaltzea da beste helburuetako bat. «Lizitazioak amai­tzen doazen bezala kontratu berrietan klausula anbientalak jartzen joango gara. Bertako ekoizleak eta produktuak lehentasuna izatea da helburua».
    Oier Iurramendiren ustetan  tokiko ekoizpena, kontsumoa sustatu eta denentzako bideragarria izango da ekimena. «Orain arte dugun katalogoa zabaldu nahi dugu. Bederatzi ekoizle daude oraingoz». yy

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894