2018/10/20
  • albistea//UDALA PRENTSA OHARRA

    Emakumeon Plazako proiektu urbanistikoa martxan jarri da

  • «Plazaren planean parte hartu duten astigartarrek herrira egokitutako modelo berri bat elaboratu dute» dio Udalak.

  • ASTIGARRAGA
    2018/05/16 00:00 Asteazkena
  • Astigarragako Udalak lais­ter jarriko du martxan Ema­kumeon Plazaren reurbani­za­zioaren proiektua, azke­nengo Zerbitzu eta Obretako batzor­dean adierazi zen bezela. Az­ken proiektua  parte hartze pro­zesuan ibili diren asti­gartarrek egina da eta plazari funtsa eman nahi dioten ele­mentu desberdinak ditu.
    «Udal gobernuak izaera propioa eman nahi zion Ema­ku­meon Plazari, birgaitu bil­tze­ko egokia izan dadin eta errei­bindikazio gune izateko berdintasun gaietan. Horre­gatik, Udalak parte hartze prozesua ireki zuen eta bertan emakumeak eta herriko era­gile desberdinek parte hartu zuten, baita bolondres eta zorian aukeratutakoek» diote Udaletik.
    Prozesua parte hartze pro­ze­suetan espezializatutako en­presa batekin batera era­man zen aurrera eta genero gai­etan esperientzia duen arki­tekto batekin. Bi sesio eta gero,  bizilagunek aurkez­tu­tako lau proiekturen artean eztabaidatu eta gero, modelo berri bat egin zen non  ele­mentu berriak gehitu zitzaiz­kion hasieran aurkez­tutako proiektueri.
    Plazak erreinbidikazio gu­ne bat edukiko du erdialdean eta bertan hiru zatitan bana­tutako murala egongo da. Zati bat finkoa da, bestea tru­kagarria eta hirugarrena Ha­rituz elkartearentzat. Estali­ta­ko gune bat ere egongo da eta gune berdeak ere bai. Baita jar­dinerak  trafikoa  geratzeko balioko dutenak behar de­nean. Aparkalekueri dago­ki­onez  ilaran jarriko dira eta ez baterian edo zeharka.  yy

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548