2018/10/20
  • Hiru eguneko festa izango da Zamalbide-Bentak auzoan, San Isidroren bueltan.
    Hiru eguneko festa izango da Zamalbide-Bentak auzoan, San Isidroren bueltan.
  • albistea//MAIATZEKO KULTUR AGENDA

    ‘Udaberri giroan’, agenda potoloa maiatzak

  • Hasiera polita emango diote maiatzeko kultur agendari, asteburuan: ‘Udaberri giroan’ ospakizuna gaur Sagardoetxean, 17:00etan hasita; eta Dantzari Txiki Eguna bihar, 11:00etatik aurrera.

  • ASTIGARRAGA
    2018/05/05 00:00 Larunbata
  • Hilabete mugitua izango da maiatza, Astigarragako kultur ekintzei dagokienean. Izan ere, ez dira faltako San Isidro egu­naren bueltako ospakizunak, Zamal­bi­de-Bentak auzoan eta Foru Pla­zan; zaharrei omenal­dia; edota Ilar Astea.

    Eta hilabete hasiera ere, ez da nolanahikoa izango: bi zita berezi jarri dituzte, asteburu ho­­netan. Aurrenekoa, gaur bertan izango da, 17:00etan hasita Sa­gardoetxeako sagastian. Uda­be­rri giroan ospakizuna egingo dute: Ternuarako bidaia antzer­ki, dantza eta musika ikus­ki­zu­na aurrena, herriko gazte­txo­en eskutik; Kazkabarra eta Zazpi t’erdik taldeen kontzer­tu­ak, bitxi tailerra eta sagas­ti­ko lanen tailerra gero; eta pik­nika azkenik, norberak etxetik era­mandakoarekin. Doakoa eta irekia izango da.

    Eta bihar, berriz, Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Asti­garragan, herriko dantza­rie­kin, eta Antiguo, Añorga eta Her­na­nitik etorritakoekin. Goizeko 11:00etan, kalejiran abiatuko dira, Ergobiatik eta Foru Pla­za­tik; eta dantza saioa eskainiko dute gero, 13:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Arratsal­de­an, aldiz, jolasak izango di­tuzte Foru Plazan.

    Eta horrekin, bidea egingo diote, kultur hilabete beteari. 

    Maiatzeko agenda

    5 Udaberri gorrian, Sagardoetxeako sagastian:

    17:00, Ternuarako bidaia, antzerki, musika eta dantza emanaldia. Astigarragako antzerki eskola, Astigar dantza taldea eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen eskutik.
    18:00, Kazkabarra eta Zazpi t’erdik taldeen kontzertua sagastian; loreekin egindako bitxigintza tailerra familientzat; eta sagastiko lanak (belar-meta, baratza...).
    19:00, Piknika, nork bere etxetik eramandakoarekin.

    5 Ate irekien eguna, Norberto Almandoz musika eskolan, 10:30etan. Ikasleen kontzertua, eta ondoren, irakasleek beraien instrumentuak erakutsiko dituzte, haurrek probatu eta zalantzak argitzeko.

    6 Dantzari Txiki Eguna:

    11:00, Astigarragako dantzariak Antiguo, Añorga eta Hernaniko dantzariekin batera, Ergobiatik eta Foru Plazatik abiatuko dira kalejiran.
    13:00, Plaza dantza saioa, Joseba Baran­diaran plazan.
    16:00, Jumping, puzgarri, wipe out eta hainbat jolasen parkea, Foru Plazan. 

    7 Literatur solasaldia: Moriría por ti y otros cuentos perdidos, F. Scott Fitzgerald. Jorge Carrerok zuzenduta, gaztelaniaz. Liburutegian, 19:30etan.

    9, 15 Jakin + programa: Arteterapia, Karmele Garmendia terapia alternatiboetan adituaren eskutik. Autoezagutza eta eraldaketarako arteterapia eta adierazpen artistikoak. Gaztelaniaz. 16:00etan, kultur etxean. Izenematea doan: berdintasuna@astigarraga.eus.

    9 Lekungarai baserriko gaztandegira irteera, AEKren lokaletik (Nabarra Oñatz kalea) abiatuta, 09:15etan. Doakoa eta irekia.

    12-15 San Isidro jaiak, Zamalbide-Bentak auzoan:

    12, Haur eta gazteen eguna: 10:00etan txupinazoa, jolasak eta puzgarriak; 13:30etan haur bazkaria; 15:30etan Meritxell Marti­nez ipuin-kontalaria, eta tailerrak Birjo­las­ten taldearen eskutik; 16:00etan mus txapelketa; 17:00etan apar-festa; 18:00etan txokolate-jatea; 20:30etan afari herrikoia, Bingo-txas! eta bertso musikatuak.

    13, Erretiratuen eguna: 12:00etan meza, eta Unai Iturriaga, Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak; 12:30etan auzoko 3garren pala txapelketako finala; 14:00etan erretiratuen omenezko bertso-bazkaria; 18:00etan herrien arteko herri-kirol desa­fioa auzoko gazteen partehartzearekin, eta giza probako bi talde mixtoren arteko desafioa (sarrera doan).

    15, San Isidro eguna: 11:45etan prozesioa elizaren inguruan, eta 12:00etan meza; 12:45etan bertsolariak eta salda eliz-atarian; 14:00etan lagunarteko bazkaria Auzolan elkartean; 18:00etan idi probak (sarrera doan).

    13, 20 Etxeko hondakinekin zer? Etxean sortzen diren hondakinak berrerabiltzeko, Arantzazu­ko Ama ikastolak Udalaren laguntzarekin antolatutako saioak. Joseba Barandiaran plazan, 11:30etan. 13an poltsa berriak arropa zaharrekin; 20an jostailu eta apaingarri tailerra.

    13 Zaharren omenaldia, 80 urtetik gorako astigartarrak omentzeko. Gure Izarra elkartea.

    09:30, Txirriskla taldeko txistularien diana.
    11:30, Txaranga.
    12:45, Meza Txomiñenen. Ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia.
    14:30, Bazkaria, opari banaketa eta Alberro anaien soinu emanaldia, Gure Izarra elkartean.

    15 San Isidro Eguna, Foru Plazan:

    09:30, Xapre trikitilariak.
    10:00, Prozesioa, meza, eta ondoren, hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.
    12:30, Idi demak.
    Goizean zehar, Astigarragako Lizardi baserriko produktuen eta animali txikien erakusketa, eta Andoni Egaña eta Sebas­tian Lizaso bertsolariak.

    15 Gurasolagun ludoteka, eta tailer amaierako merendola. Ikastolako aretoan, 16:45etan. Gon­bidatuta: euskera ikasten ari diren gurasoak eta euskeraz badakitenak, beraien seme-alabekin euskeraz hitz egitera joaten badira.

    16 Hitzaldia: Sexu aniztasunaren balioa haur­tzaroan, Chrysallis elkarteko Aingeru Mayor sexologoaren eskutik. Ikastolako aretoan, 18:30etan.

    17-20 VII. Ilar Astea:

    17, Ilar pintxopotea Astigarragako tabernetan, eta ilar-pintxo onenaren lehiaketa.
    18, Baratzen bisita, Astigarragako Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin, 09:00etan.
    19, Baratzen bisita gidatua, udaletxeko kontzejupetik abiatuta, 11:00etan. Ondoren, hazia eta landareari buruzko tailerra, Hazieraren eskutik, kontzejupean.
    20, Txistularien diana, 09:30etan. Ilar azoka berezia, 11:00etatik aurrera Joseba Barandiaran plazan: ilar postuak, Luis Irizar eskolako hiru sukaldarik egindako pintxo dastaketa, Euskal Herriko produktu salmenta, haurrentzako zurezko jolas erral­doiak, eta Idoia Lizeagaren bitxi tailerra.

    18 Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, familientzako oka jokua, sagarra eta sagardoaren kulturako galdera eta probekin. Euskeraz. Sagardoetxean, 17:00etan. Izenemateak: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus.

    22, 29 Jakin + programa: Norbanakoaren me­moria eta iraganeko irudiak, Vanina Vazquez psikologoaren eskutik. Familia argazkietatik abiatuta, memoriaren inguruko egitasmo artis­tikoa. Gaztelaniaz. 16:00etan, kultur etxean. Izenematea doan: berdintasuna@astigarraga.eus.

    22 Irakurketa kluba: Etxea, Paco Roca.

    25 Beatbox saioa, Boris Brigasekin (Orodreth). Beatboxa zer den, nondik datorren, erritmo basikoak, loopstation bat zer den eta nola erabiltzen den... Gaztelekuan, 19:00an. Doan.

    25 Kantu afaria, Petritegi sagardotegian, 20:00etan. Ikastolako eta musika eskolako guraso eta irakasle saltzero batzuek eta Petri­tegik antolatuta. Sagardotegiko menua, arraina eta kafearekin, 35 euro. Txartelak salgai: www.petritegi.eus edo 943 45 71 88.

    26 Eskola Kirola Eguna, Astigarragako eta Hernaniko haurrekin. Foru Plazan eta kiroldegian, 09:00etatik aurrera.

    29 Haurren bertso jaialdia, Herri Eskolako 5garren eta 6garren mailako ikasleekin. Kiroldegian, 17:00etan.

    29 Garondoko masajea, Mari Artanoren eskutik. Buruko mina saihesteko, masajea nola eman. AEKren egoitzan (Nabarra Oñatz kalea), 09:30etan eta 18:30etan.

    29 Astigarragako sustraiak, herriko ondarea, materiala eta ezmateriala, aztertu, ikertu, ezagutu, maitatu eta zabaltzeko solasaldietan aurrenekoa. Kultur etxean, 19:00etan. Partehartzea irekia eta doakoa.

    30 Argindarraren kontsumoari buruzko informazioa ezagutzeko eskubidea praktikan jarri, eta erabaki egokiak hartzeko saio praktikoa. KZgunea, 18:00etan. Izenematea doan: it.ingurugiro@astigarraga.eus edo 943 33 52 41.

     

     

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548