Astigartar «mordoa», txosnak babesteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 17a, 13:48

Udalak txosnen egungo ere­du­ari buelta bat eman nahi dio­la iragarri zuen Astiga­rra­ga­ko Gazte Asanbladak, be­ren asmoa dela, txosna guz­tiak gu­ne bakar batean jartzea. 

Asmo horren aurrean, alar­­ma piztu zuen Gazte Asan­bladak, eta bilera irekia egin zuen igandean. 

Gazteak pozik agertu dira  erantzunarekin: «oso bilera arrakastatsua izan zen, eta jende mordoa bildu zen aurrera jarraitzeko asmoz». 

Hortik aurrera, astelehe­ne­an egin zuten beste bilera bat, eta lanean jarraitzeko asmoa plazaratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!