2018/07/23
  • albistea//ASTIGARRAGAKO GAZTE ASANBLADA

    «Txosnak arrisku larrian daude, Udalak nahi du denak fusionatu eta karpa bakarra osatzea»

  • Udalaren jokabidea kritikatu du Gazte Asanbladak, eta bilera informatiboa deitu du apirilaren 15ean, 18:00etan kultur etxean.

  • ASTIGARRAGA
    2018/04/07 00:00 Larunbata
  • Santio jaiei begira, txosnak «arrisku larrian» daudela adi­e­razi du Astigarragako Gazte Asanbladak, bere Facebookeko orrialdean argitaratu duen ohar baten bitartez.

    Izan ere, jakinarazi du bi bilera egin dituela Astigarra­gako Udal Gobernuarekin, eta jasotako proposamenarekin ez daudela ados: «Udalak erabaki du, txosnak fusionatzea, alegia, herriko talde eragile desberdinekin elkartu eta Santio jaietarako karpa bakar bat osa­tzea. Horren aurrean, eta hainbat hausnarketa egin on­doren, gure erantzuna ezezkoa izan da, Asanbladak urteetan zehar sortu eta antolatu duen gunearekin haustea izango li­tzatekeelako», adierazi du.

    «Herriarekin adostu gabeko erabakia hartu du Udalak»

    Zentzu horretan, Gazte Asan­bladak azaldu duenez, «Udalak hartutako erabakia ez da herri mailan zabaldu, ezta fusioan parte hartzea nahi duten he­rri­ko beste eragileekin partekatu ere. Beraz, beste behin, herriarekin adostu gabe hartutako erabakia izan da». Eta gaineratu dute, proposamen horren aurrean Gazte Asanbladak egin­dako galderek ez zutela «eran­tzunik jaso, ez baitago inongo antolamendurik pentsatuta: helburua, kudeaketa, jarduerak, antolaketa, funtzionamendua, ordutegiak... Eta gure ezezkoa eman ondoren, Udalaren aldetik ez dugu negoziaziorako as­morik jaso», azaldu dute.

    Bilera informatibo irekia, datorren igandean

    Horregatik, bilera informatibo ireki batera deia luzatu diete, astigartar guztiei, «egoera sa­konago azaltzeko». Datorren igandean izango da, apirilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan kultur etxeko areto nagusian: «EAJren kudeaketa txarra agerian geratu da berriro, eta ho­rren aurrean, herritarrak garen neurrian gure eremua errespetatzeko gogor egin behar du­gu aurrera», adierazi dute.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894