2018/07/23
  • albistea//BERTSO GUTIZIAK

    Sarrerak salgai, bertso eta jakiekin gozatzeko

  • Apirilaren 20an Basque Culinary Centerren egingo da Bertso Gutiziak saioa. Sarrerak Ikatzan dauden salgai.

  • ASTIGARRAGA
    2018/03/28 00:00 Asteazkena
  • Berriro ere Bertso Gutiziekin gozatzeko aukera izango da aurten, Kronikak antolatuta, eta Insalusek babestuta; api­ri­laren 20an, bertsotan ariko dira Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi, eta gai-jartzaile ariko da Amaia Agi­rre, Basque Culinary Cen­te­rre­n, 19:00etan hasita. Ondoren, bertako ikasleek prestatutako jakie­kin gozatu ahal izango da.

    Sarrerak salgai daude 22 euroan, Ikatza tabernan; eta bazkideentzako Kronikan, 20 euroan. Autobusa jarriko da saioa bukatutakoan Herna­ni­ra bueltatzeko, eta hartu nahi izanez gero, izena eman behar da Kronikan. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894