2018/09/20
  • «Udalarentzako lotsaren argazkia  behar lukeena» atera zuten atzo, eskaerak egiteko.
    «Udalarentzako lotsaren argazkia behar lukeena» atera zuten atzo, eskaerak egiteko.
  • albistea//HERRI ESKOLAKO GURASO ELKARTEA

    «Udala gezurra gezurraren gainean ari da, Guraso Elkartea eta ikastolaren arteko zatiketa sustatuz»

  • Herri Eskolako Guraso Elkarteak adierazi du, «errespetu minimoa» merezi duela, ez duela Udalaren «mespretxu eta irain bat bera ere» onartuko.

  • ASTIGARRAGA
    2018/03/10 00:00 Larunbata
  • Gogor azaldu da Astigarra­ga­ko Herri Eskolako Guraso Elkar­tea, Udalaren jokabidearen kon­tra: «azkeneko asteotan jasaten ari garen jarrera salatu nahi dugu. Udala gezurra gezurraren gai­nean ari da, Guraso Elkartea eta ikastolaren arteko zatiketa sustatuz, eta Guraso Elkartea gutxiesten. Agian, oraindik ez daki, legeak dioen bezala, gu­ra­soak gehiengoa izan behar garela Eskolako Ordezkaritza Organo Gorenean, erabakigune garrantzitsuenean. Beraz, erres­petu minimoa merezi dugu behintzat», adierazi dute.
    Aldarrikatu dute, gainera, ez direla «guraso talde huts bat», eta ez dituztela «alarmak arra­zoirik gabe pizten gabiltzan guraso piromanoak. Zuzenda­ri­tza batzordeko kide gara, ikas­tolako gurasoen ordezkari be­za­la egiten dugu lan, eta ez dugu Udalaren mespretxu eta irain bat bera ere onartuko. Udala­re­kin aurreneko bilerak egin geni­tuenean, esan ziguten Guraso Elkartea politizatua dagoela, eta hori lotsagarria eta onar­te­zina iruditzen zaigu. Udala da gure haurrak politi­ka­rako era­bili nahi dituena, baina argi esaten diogu, ez dio­gula inori utziko hori egiten».

    «Aitzakia merkeak eta faltsuak erabili dituzte eskolari bizkarra emateko»
    Guraso Elkarteak azaldu du,  haundipenerako erre­kla­ma­zioa aurkeztu zuela az­keneko ple­no­an, baina ez zutela onartu: «teknikariak Udalaren aitzakiak biluztu zituen, baina entzun­gor eta lotsagabe eutsi zioten. Es­pek­takulu lotsagarria eman­da, aitzakia merkeak eta fal­tsu­ak erabili zituzten guri, es­kolari, berriro bizkarra emateko».
    Gainera, azaldu du gezu­rre­tan ari dela Udala, dioenean jan­gela txikiaren erabilera da­tu­­ek ez dutela gehienezko afo­roa gainditzen: «otsaileko egu­nen erdietan egin du gainezka».
    «Bestalde, gurasoekin otsai­laren 12an egindako batza­rre­an, alkateak aitortu zuen, haun­di­pena egingo zuela Organo Go­renak babesten bazuen; baina orain, egingo du Jaurlaritzak beharrezkoa dela esaten badu», adierazi dute. «Eskola komu­ni­tate osoak haundipena uda ho­netan nahi du hainbat arra­zoi­rengatik: batetik, jangela txi­ki­an Haur Hezkuntzakoak ego­ten jarraitzea nahi dugulako; eta bestetik, solairu bat gehiago egi­teko aukera emango duela­ko. Horrek ekidingo luke, erai­kin berria egin bitartean, talde batzuk Kontxa Etxeberriako lokaletara ateratzea».
    Horregatik, azaldu du «etsi­garria» dela, «Udala Jaurla­ri­tzaren bizkartzain lanetan eta Guraso Elkartea erasotzen ikus­tea». Eta gaineratu du, atzo atera zuten argazkia, «lotsaren argazkia» izan beharko litzate­keela: «Udalean norbaitek haus­nartu beharko luke, gurasoek honelako deialdi bat egin be­har izateaz, Udalari hiru eskaera sin­ple hauek egiteko: Herri Es­ko­laren babesle sutsua izatea, jangela txikiaren haundipena udan egin dadin ahalegin guz­tiak egitea, eta Guraso Elkartea iraintzeari eta mespretxatzeari uztea», eskatu diote.

Iragarki merkeak

  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54