2018/12/12
  • albistea//NORBERTO ALMANDOZ MUSIKA ESKOLA

    Bost musika emanaldi, datozen bi asteotan

  • Martxoaren 15ean izango da aurrenekoa, organo ikasleen eskutik, Andra Mari elizan.

  • ASTIGARRAGA
    2018/03/10 00:00 Larunbata
  • Hainbat entzunaldi antolatu ditu Norberto Almandoz Mu­si­ka Eskolak, bigarren hiru­hi­leko honetarako. Eta zita ho­rietako bost, datozen bi asteo­tan izango dira.

    Martxoaren 15ean eskai­ni­ko dute aurreneko emanal­dia. Andra Mari elizan jarri dute zita, organo ikasleen entzu­nal­dia izango baita. Arratsal­deko 19:00etan hasiko da.

    Hurrengo egunean izango dira beste bi emanaldi, biak ere mu­si­ka eskolako aretoan. Aurrena, 19:00etan hasita, txistu ikas­le­ek joko dute ba­kar­ka, eta txistu taldeek ere eskai­ni­ko dute saioa. Eta on­do­ren, 19:30etan, gitarra kla­si­koko ikasleek eman­go dute kontzertua, bertan.

    Azkeneko bi kontzertuak, hurrengo astean izango dira, martxoaren 19an eta 22an. Astelehenekoan, hiru instru­-mentu entzungo dira: piano, zeharkako txirula eta biolin ikasleek joko dute, 19:00etan musika eskolako aretoan.

    Eta ostegunean, piano eta teklatu taldeen kontzertua izango da, 19:00etan hasita hori ere, aretoan bertan.

Iragarki merkeak

  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606