2018/08/21
  • albistea//EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

    Astigarragako zein emakumek merezi du omenaldia?

  • Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, herriko hainbat emakume omenduko dituzte, martxoaren 10ean. Orain, proposamenak bildu nahi dituzte, herritarrek zein emakume omenduko lituzketen. Epea, ostiralera arte.

  • ASTIGARRAGA
    2018/02/10 00:00 Larunbata
  • Emakumeen Nazioarteko Egu­na izango da martxoaren 8a, eta ospatzeko, hilaren 10ean herriko hainbat emakume omenduko dituzte Astiga­rra­­gan, Udalak eta Gazte Lokalak.
    Horretarako, herritarrei lu­za­tu diete deia, proposatzeko zein omenduko luketen bera­iek: «herriko edozein emakume izan daiteke omendua, eta ho­rretarako, herritarrok izango duzue aukera, zuen hautagaia proposatzeko, etxean jasoko di­tuzuen txartelen bidez. Ez da be­harrezkoa famatua izatea, norberak erabaki dezake zein emakume omendu nahi duen, berarentzat garrantzitsua de­la­­ko. Zure inguruan duzun emakumeren batek omenaldia me­rezi duela uste duzu? Zuretzat berak egindakoak, besteek ja­kitea merezi duela uste duzu? Orain duzu aukera».

    Otsailaren 16ra arte epea, herriko hainbat puntutan
    Proposamenak egiteko, nahikoa da txartela betetzea, zehaztuz nor omenduko zenuketen eta zergatia labur; eta herriko hainbat puntutan jarriko di­tuz­ten buzoietan utzi: Gazte Lo­ka­lean, ikastolan, kultur etxean eta udaletxean. Horretarako, datorren ostirala, otsailaren 16a, da azkeneko eguna.
    Proposatzen dituzten emakume guztiei, martxoaren 10ean egingo diete omenaldia, arra­tsaldeko 17:00etan hasita, Sa­gardo Plazan egingo duten ekitaldian. Hainbat ekin­tza berezi prestatuko dituzte.

    «Indar feminista» sortzeko bilera, datorren ostegunean
    Bestalde, herritar talde bat ari da, Astigarragan talde feminista bat sortu nahian: «martxoaren 8a gerturatzen ari den ho­netan, planto egiteko garaia dugu, indarkeria matxistari, esplotazioari eta diskriminazioari nahikoa dela esateko», aldarrikatu dute.
    Eta gaineratu dute: «eta Asti­garragako emakumeok zer? Prest al gaude herrian gure indarra zein eta nolakoa izan daitekeen erakusteko? Prest al gaude gure eskubideengatik borrokatzeko?».
    Asmo horrekin sortu nahi dute taldea, hain zuzen ere; eta horretarako, herritarrei luzatu diete deia: «indar hau sortzen eta haunditzen joateko, bilera batera deitzen zaituztegu».
    Datorren ostegunean izango da bilera, otsailaren 15ean, arratsaldeko 19:30etan hasita kultur etxean. «Batu gaitezen kateak hausteko! Gora borroka feminista!», aldarrikatu dute.

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894