2018/11/16
  • DBHko eraikinarentzako aurreikusitako lursaila kanposantuaren atzealdean dago.
    DBHko eraikinarentzako aurreikusitako lursaila kanposantuaren atzealdean dago.
  • albistea//ASTIGARRAGAKO EH BILDU - PRENTSA OHARRA

    «Onartutako 2018ko aurrekontuak pobreak dira Hezkuntzarentzat»

  • EH Bilduren esanetan «Haur Eskola berria prest ez egotea lortu du EAJk». Eskolaren handipena eta DBHren garapena geldi 
    egotearen errua ere egotzi dio.

  • ASTIGARRAGA
    2018/02/03 00:00 Larunbata
  • Hezkuntza Sailerako aurrekontu txikia aurreikusi izana salatu du EH Bilduk prentsa ohar batean, eta EAJri bota dio errua. Era berean, datorren ikasturterako Haur Eskola be­rria ez dela prest egongo dio, eta bestalde, eskolaren haundipena eta DBHren garapena ere, EAJren erruz geldi daudela azaldu du.

    «Udal aurrekontu osoaren %8,4 besterik ez du jasoko Hezkuntza Sailak»
    Hasteko, Hezkuntzara bideratutako aurrekontuarekin kezkatuta azaldu da EH Bildu. «Onar­tutako 2018ko aurrekontuak pobreak dira Hezkun­tza­ren­tzat. Iazko urtearekin alderatuz, murrizketa ia %27koa da, eta inbertsioetarako 0 euro aurreikusi ditu EAJk. 2011tik (EAJ-H1! legealdia) ez dela hain es­fortzu txikia egiten Hez­kun­tza Sai­lean: udal aurrekontu oso­aren %8,4 besterik ez du jasoko. EH Bilduk gobernatutako 2014 eta 2015eko urteetatik oso urrun dago; %14 eskaini zitzaion».
    Bestalde, «errealitatea ez­ku­­tatu nahia» ere egotzi dio EAJri, «2017ko aurrekontua li­ki­­datzen denean, 2018ko au­rre­kontuari 3.000.000 euro gehituko dizkiola esanez. Ba­liteke hala izatea, martxoa-apirila aldera jakingo dugu, baina aurrekontuak udal go­ber­nuaren lehentasunaren is­­-l­a badira, eta aurrekontu hauek Hezkuntza alboratzen ba­dute, EAJk Hezkuntza lehentasun ez duelako da».
    Hau guztia medio, EH Bilduk dio ez duela «arrazoi bat bera ere, konfiantza izateko».

    «Aurrekontu hauek Hezkuntza alboratzen badute, EAJk Hezkuntza lehentasun ez duelako da»

    «Hezkuntza zinegotzi berriak kargua hartu duenetik, 4tik 3tan huts egin du»
    Bestalde, Haur Eskola berriarekin ere kezkatuta agertu da. 2016an «gehiengo osoz» onartu zen Haur Eskola berria Uru­mea Berrin kokatzea 2018-2019 ikasturterako, baina «EAJk aurka bozkatu zuen, eta ordutik ez du urrats bat bera ere eman», EH Bilduren esanetan. 
    Konpromiso ekonomikoak hartzeko eskaeraren aurrean ere, «ezezko biribila» jaso izana salatu du EH Bilduk, eta horrez gain, kexu da zinegotzi berriarekin: «Hezkuntza zinegotzi berriak kargua hartu duenetik, 4tik 3tan huts egin du Haur Eskolako Jarraipen Batzordean, gurasoak eta langileak mespretxatuz».
    Azkenik, lokal txikiaren alokairua apirilaren 1ean bu­ka­tu arren, eta «EAJk erosteko aukera izan arren», nahi ez izatea leporatu dio.

    Haunditzea eta DBH, zintzilik
    Hori guztiaz gain, eskola haunditzeko eta DBH garatzeko lanekiko ere, kezka agertu du EH Bilduk.
    «Azaroan Eusko Jaurlari­tza­­ren erantzuna jaso behar zen mahai gainean dauden hiru proiektuetatik zein hautatzen zuen ebatziz, baina EH Bilduk jakin du Hezkuntzako Gipuzkoako Ordezkaritzak ur­ta­rrilaren 8an izan zuela dauden hiru aukeren berri lehen aldiz». Era berean, EH Bilduren ustez «aipagarria» da, «2009tik lehen aldiz Astigarragako Uda­lak ez diola Hezkuntza Sailari diru-laguntza eskaerarik egin eskolan egiteko dauden bestelako lanak finantzatzeko».
    Azkenik, DBHko eraikinaren inguruan «EAJren arduragabekeria lotsagarria» dela salatu du, eta «DBHren garapena oztopatu eta atzeratzeko inolako oinarririk gabe aitzakiak eta arazoak zabaltzea onartezina dela». DBHko eraikinarentzako aurreikusitako kokalekuaren inguruko «ai­tzakia» horiei aurre egiteko, Udal Arkiteko eta Aholkulari Juridikoei txostena eskatu dio EH Bilduk. «Konfiantza eskatu beharrean, erabakiak bete eta pausoak emateko» eskariarekin bukatu du alderdiak. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161