2018/08/21
  • albistea//PAISAIA ETA LURRALDEA

    Santiomendi-Landarbasoko paisaiaren ekintza planaz hausnartzeko, zita etzi

  • Aurreneko jardunaldia egingo dute, goizeko 10:00etatik 20:00etara, Murgia Jauregian. Bertaratzea doan da, baina izena eman behar da.

  • ASTIGARRAGA
    2018/01/24 00:00 Asteazkena
  • Etzi abiatuko dute, ostiralare­kin, Santiomendi-Landarbaso inguruneari buruzko haus­nar­keta, bertako paisaiaren ekintza plana garatzeko.
    Murgia Jauregian egingo dute aurreneko jardunaldia, gaiaren inguruan. Egun osoko saioa izango da, 10:00etan hasi eta 20:00etara arte.

    Izenematea, doan
    Bertan parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez eman behar da izena. Gainera, 60 partehartzaile izan daitezke, gehienez ere. Fundicot elkar­tearen web orrian apuntatu behar da: www.fundicot.org. Informazio gehiago jasotzeko: astigarraga.1jp@gmail.com edo 943 22 39 63.
    Jardunaldian zehar, arlo ez­berdinetako adituek zazpi aurkezpen edo hitzaldi eskai­ni­ko dituzte, eta hizlariekin ezta­baidatzeko tartea ere izan­go da. Kaferako eta baz­ka­ri­ra­ko egingo dute atseden bana.
    Eusko Jaurlaritzak aukera­tu zuen Santiomendi-Landar­basoko paisaiarako ekintza plana gauzatzeko proposame­na, 2015-2016 deialdian.

    JARDUNALDIAREN EGITARAUA
    10:00-10:40, Jardunaldiari hasiera ematea. Zorione Etxezarraga alkatea, Ignacio De la Puerta, Antonio Serrano eta Itxaro Latasa. 
    10:45-11:35, Paisaia EAEko lurralde antolamenduaren gida-lerroetan; Donos­tialdea-Bidasoa Beheko paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak. Jesus Maria Erquicia eta Victoria Azpiroz arkitektoak.
    11:40-12:00, Kafea.
    12:05-13:10, Santiomendi-Landarbaso Korridorearen Paisaiarako Ekintza Plana. Izaskun Txintxurreta nekazal ingeniari teknikoa, Raoul Servert geografoa eta Peio Lozano geografian doktorea.
    13:15-13:45, Hizlariekin eztabaida.
    14:00-15:50, Bazkaria.
    16:00-16:30, Paisaia eta jasangarritasuna; Aldaketa globalaren aurrean erronkak. Antonio Serrano, bide, ubide eta portuetako ingeniaritzan doktorea.
    16:40-17:10, Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Katalunian. Pere Sala i Marti, Kataluniako Observatori del Paisatgeren zuzendaria.
    17:20-17:50, Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Valentziako erkidegoan. Joaquin Farinós, Valentziako Unibertsitatearen Eskualdeko Analisi Geografikoaren arloan katedraduna.
    18:00-18:30, Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Galizian. Manuel Borobio arkitektoa.
    18:40-19:10, Babesguneak, paisaia naturala eta kulturaren baliabide artikulatzaileak. Rafael Mata, Madrilgo Uni­ber­­tsitate Autonomoan Eskualdeko Analisi Geografikoaren arloan katedraduna eta Europarc-Espainiako lehendakaria.
    19:15-19:45, Hizlariekin eztabaidatzeko txanda.
    19:45-20:00, Amaiera ekitaldia.

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894