2018/04/19
  • albistea//EUSKAL SAGARDOA

    Sagardoaren bigarren urtean ­hirukoiztu, ­sagardo produkzioa

  • 2017koa, azken urteetako uztarik emankorrrena izan da eta jatorri deiturara bideratutako 4 milioi litro egin dira.

  • ASTIGARRAGA
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Euskal Sagardoa jatorri deiturak Gipuzkoa, Bizkaia eta Ara­bako sagastiak eta sagar­dogile­­ak biltzen ditu eta beraz, tokiaren eta sagar moten ara­be­ra aldea izan liteke, baina oro­korrean uzta handia izan da. Aur­tengo uztan, 4 milioi litro sagardo egin dira Euskal Sagar­doa jatorri deiturara bideratuak, eta horretarako, Gipuz­koa, Biz­kaia eta Arabako 6 bat milioi ki­lo sagar erabili dira, iazko uztan baino 4 bat milioi kilo gehiago. Hirukoiztu egin da produkzioa bigarren urtean.
    Hala ere, bertako sagar gehiago izan da aurten, baina, sagar guztiek ez du balio Euskal Sagardoa egiteko. Izan ere, sa­gas­tiek zenbait baldintza bete behar dituzte kalitatea bermatu ahal izateko. Geroz eta gehiago dira prozesu horretan sartzen ari direnak, Euskal Sagardoa ja­torri deitura urrats garrantzitsua bai­ta sektoreari bul­tzada eman eta produktuaren kalitate parametro onenak ziurtatzeko bidean.
    Euskal Sagardoa egiteko 250 hektareatako sagarra erabili da eta 200dik gora izan dira sagargileak. Ezinbestekoa da sagarzaleen lana, Euskal Sagardoak aurrera egin ahal izateko, oinarria lehengaia baita eta profesionalizazio lan horretan ari da jatorri deitura, kalitatezko sa­garra eta uzta orekatuak lortu ahal izateko.

    48 sagardotegik egin dute ­­eta horietatik laurdenak, 12, ­astigartarrak dira
    Aurten, iaz baino sagardo gehiago egin da Jatorri Dei­tu­rara bideratuta eta 48 sagardotegik egin dute sagardoa, 13 gehiagok. Ho­rien artean Astiga­rra­ga­ko Alo­rre­nea, Astarbe, Bereziartua, Gar­tziategi, Guru­tzeta, Lizeaga, Petritegi, Zapiain, Etxeberria, Irigoien-Herrero, Ipintza eta Larrarte. 

    Euskal sagardoa eta euskal sagarra balioan
    Euskal Sagardoa Kontseilu Arau­tzailean Euskadiko Sagar­gileen eta Sagardogileen Elkar­te guztiek dute ordezkaritza eta orain dela pare bat urte helburu nagusitzat markatu zuten bai Euskal Sagardoari eta bai Eus­kal Sagardoa egiteko sagarrari balio handitzen joatea, sektore jasangarri bat indartu eta etorkizunerako oinarriak sendo jartzeko. Bide horretan pauso garrantzi­tsuak ari da ematen sektorea eta hala emango dira datozen urteetan ere. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894