2018/07/22
  • EH Bilduko zinegotziek prentsaurrekoan egin zuten balorazioa pasa den asteartean.
    EH Bilduko zinegotziek prentsaurrekoan egin zuten balorazioa pasa den asteartean.
  • albistea//UDALA 2018 UDAL AURREKONTUAK

    Eh Bilduren ustez «herriari bizkarra ­ematen dioten ­aurrekontuak onartu dira»

  • Haur-eskolaren zerbitzua kolokan uzten du aurrekontuak. Gainera eskolako jangela txikia, DBHa, uholdeen aurkako neurriak eta Anuska auzoa ahazten dituzte.

     

  • ASTIGARRAGA
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • EH Bildu kritiko agertu zen Gobernu Taldearekin aurre­kon­­­tuen balorazioa egiteko ga­raian. «Astigarragari bizkarra ema­ten dioten aurrekontuak dira». Eta gaineratu zuen, Andoni Gartzia bozeramaileak, «minimoen aurrekontuak di­re­la». 27 emendakin aurkeztu zituen eta Plenoan ez ziren onartuak izan. 
    Guztira 1.578.605 euro alda­tzeko proposamena egin du, hau da, aurrekontu osoaren ia %20a. Emendakin hauek bost auzoetan egindako bileretan eta herritarrek on-line betetako galdetegi baten bitartez osa­tu dira, guztira 200 pertsonek hartu dute parte.
    Lehenik eta behin, «EAJk inongo parte-hartzerik gabe osatutako aurrekontuak aurkeztu dituela salatu behar du EH Bilduk». Gainera, EH Bilduk gogorarazi nahi izan du «Udal Gobernu taldeak, oposizioa ekarpenak egiteko aukera gabe utzi nahi zuela eta azkenean hori ekiditeko, Udal Gobernuak aurrekontuen onarpena atzeratu egin behar izan du Udal Idazkari eta Kontuhartzaileak txos­tenean jaso duten modu­an».

    Baditu positiboki baloratzeko kontuak EH Bilduren ustez
    Aurrekontuak baditu positiboki baloratzeko kontuak EH Bilduren iritziz; «batetik, EH Bilduk hamaika aldiz eskatu ostean, Arrobitxuloko igogailuak eta mugikortasun planak bere espazioa izatea; bestetik gizarte zerbitzuetan murrizketa esanguratsurik ez izatea eta azkenik, pertsonalerako egindako proposamenak norabide onean eginikoak direla». 
    Aldiz, harridura sortu dio EH Bilduri «hezkuntza azpiegiturek, auzoek eta uholdeen aur­kako neurriek presentziarik ez izatea eta onartezina da. EAJk ez du herrirako proiekturik eta EAJk aurkeztutako aurre­kontuak, noraezean dabilen gobernu baten isla dira. Minimoen aurrekontua da baina EH Bildurentzat dudarik gabe, okerrena haur-eskolako zerbitzu publikoa arriskuan jartzen dutela da».

    «Alokairuak ordaintzeko laguntzak ere ez dituzte onartu emendakinetan»

    Ez da aurreikusi haurreskola dagoen lokala erosteko diru partidarik
    EAJk aurkeztu eta PSE-EErekin batera onartuko diren aurre­kon­­tuak, «egungo haurreskolaren lokal txikia kolokan uz­ten du. Aurreko legealdian haur-eskolaren espazio arazoei soluzio probisionala emateko, erosketa eskubidearekin lokal berri baten alokairu kontratua sinatu zen». 
    Alokairu kontratua apirilaren 1ean amaitzen da eta Udalak lokala erosteko eskubidea izango luke. EH Bilduk lokal hau erosteko aukera galdu ezin dela uste du. «Haurreskola berria eta definitiboa (plenoak hala onartuta Urumea Berrin beharko lukeena) birkokatzean, bi lokalak eskuragarri geratuko lirateke eta EH Bilduren hautua lokal batean ludoteka zerbitzua eta Xagu-Xar elkartea eta bestean AEK kokatzea da».
    EAJk aurrekontuan ez dira aurreikusi, ez lokala erosteko 200.000 euroak ezta ez erostearen kalte-ordainerako 10.778 eu­roak. «Gainera, kontratuak ez du luzapen aukerarik aurre­ikusten. Horregatik guztiagatik, aurrekontu hauek haurreskolaren zerbitzua arrisku larrian jartzen dute. Apirilaren 1etik aurrera baliteke, Udalak bigarren lokal hau erabiltzeko eskubidea galtzea eta ondorioz ume asko plazarik gabe gera­tzea».

    «Adostasunetara irekia gauden bitartean, EAJk etengabe zokoratu nahi digu»

    «EH Bildu aurrekontu pro­iek­tu hau hobetzen saiatu den arren, EAJk EH Bilduren aurkako obsesioa ezin gainetik kendurik, ia emendakin guztiak baz­tertu ditu PSE-EEren abs­ten­­tzioarekin eta alkatearen kalitatezko botoarekin, hau da, alkateak bere irizpidea inposatu du 1.130 herritarren ordezkaritzaren gainetik» salatu du EH Bilduk.
    Hezkuntzaren gaiarekin lotuta «eskolako txikien jangelak arazorik ez duela argudiatuz handipenerako 250.000 euroko EH Bilduren emendakina baztertu zuen». 
    DBHko Institutuaren hiritartze lanak hasteko «100.000 euroko proposamena ere atzera bota zuten nahiz EH Bilduk gogorazi 2019rako DBHko par­tzela udal jabegokoa eta hiritartua egon behar duela».

    «EAJk auzoetan inbertsioak egiteko emendakinak ­baztertu ditu»
    Auzoei dagokionez, Anuska auzoa hiritartzeko EH Bilduk 200.000 euro proposatu zituen «baina EAJk auzoak behar berezirik ez zuela esanez atzera bota zuen. Auzo-biltokia ego­­kitzeko aukera lortuz Santi­a­gomendiko kaxkoa hiritartzeko (35.000 euro) eta Ergobian aisialdi gune estalia eraikitzeko (20.000 euro) proiek­tuek ere ezezkoa izan zuten. Perurena, aurreikusitako 50.000 eurorik gabe utzi dute».
    Herri-bideetan, 2018an le­hen­­tasuna Santio Zeharreko bi kurba itxiek, Sagardotegi Zeha­rreko ur-bideak eta Floreaga bidea izatea proposatu zuen EH Bilduk baita herri-bideen garbiketa zerbitzua hobetzea ere. Ez ziren onartu.
    Hondakinen kudeaketa ere hizpide izan zen. «Eurak onartutako hondakin arautegiak zehaztu bezala, besteak beste, CDak, DVDak, bonbillak biltzeko edukiontzi bereziak jartzeari (16.000 euro) uko egin eta auzo-konposta guneen mantentze zerbitzua (10.500 euro) kendu nahi dute».

    «Parte-hartze politiketan %33ko murrizketa erabaki dute»
    «Uholdeen aurkako neurriak ere ez dute lekurik izango 2018ko aurrekontuetan eta aspalditik egiteke dagoen Goiko Iturriko errekaren desbideratzea atzeratu egingo da Pelotari kaleko eta Errekatxo Plazako bizilagunen kaltetan» adierazi du Andoni Gartziak.

    Berdintasunean ere ez dira onartu emendakinak
    «Badirudi Udalak Ema­ku­meon Plazaren birmoldaketa mar­txan jarriko duela baina hori publikoki saltzen duen bitartean, ez du proiektua idazteko 30.000 euro gehitzea onartu» adierazi du EH Bilduk. 
    Berdintasunarekin jarraituz, martxoaren 8aren harira Udal Osoko Bilkurak hartutako Mapa Morea gauzatzeko konpromisoa betetzeko, EH Bilduk 30.000 euro gehiago eta Harituzen lana egonkortzeko, 5.000 euroko diru-laguntza pro­posatu zuen. «Bietan EAJ­ren ezetza ozena izan zen».
    «Sustapen sozioekonomikoa hankamotz geratu da ere. Baserritarren aldeko ekimenak gauzatzeko diru nahikorik ez da bideratuko, gazteen aldeko formazio eta auto-enplegu zerbitzuak ez dute tarterik izango eta Astiko herriko komertzioen elkartea, aholkularitza zerbi­tzurik gabe geratuko da».
    EH Bilduren proposamenetan ere «alokairuak ordaintzeko laguntzak (10.000 euro) eta gizarte gaietan dabiltzan el­kar­teen diru-laguntzetan mu­rriz­ketarik ez izateko (6.000 euro) eskaerak zeuden baina ezin izan zuten EAJren burugogorkeria gailendu» oposizioko alderdiaren esanetan. 
    «Galtzaur Jubilatuen Elkar­tea dinamizatzeko finantzazio nahikoa bermatzeko (6.000 euro) ahaleginak  eta Astigar dantza taldearen 2018ko jarduerak bermatzeko, elkarteak eskatu bezala, diru-laguntza handitzea» proposatu zuen EH Bilduk. «Ezezkoa, borobila».

    «EH Bildu jarrera ­eraikitzailean jarraituko du»
    Aurrekontu eztabaidan PSE-EE eta EAJk aurkeztutako emendakinak ere izan ziren eztabaidagai. EH Bilduk talde horiek egindako emendakinak «baloratu eta horregatik aurka ez bozkatzea erabaki zuen. EH Bilduk, EAJk ez bezala, besteen proposamenak eta ekarpenak baloratzeko prestutasuna du».
    EH Bilduk argi utzi nahi du, «Adostasunetara irekia dagoen bitartean, EAJk etengabe zokoratu nahi duela EH Bilduren jarduna eta bere nahia inposatu nahi du guztien gainetik. Hala ere, kolpeak kolpe, EH Bilduk bere jarrera eraikitzaile eta irekian jarraituko du» esan zuen Gartziak. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894