2018/01/16
  • Plenoan zazpi aldeko botorekin onartu ziren aurrekontuak eta sei bozka egon ziren aurka.
    Plenoan zazpi aldeko botorekin onartu ziren aurrekontuak eta sei bozka egon ziren aurka.
  • albistea//UDALA 2018 UDAL AURREKONTUAK

    8.130.926 euroko aurrekontua izango du aurten Astigarragak, %1,6ko igoera

  • EAJ eta PSE-EEren botoekin, behin behineko, onarpena izan zuen eta EH Bilduk aurka bozkatu zuen. EH Bilduren emendakinak ez ziren onartu eta Zorione Etxezarraga alkatearen esanetan «frogatuko dugu gai garela aurrera ateratzea» eta inbertsioetarako 775 mila euro bideratuko dira.

  • ASTIGARRAGA
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • 2018ko behin behineko Udal aurrekontuak onartu ziren EAJ eta PSE-EEren aldeko zazpi botorekin eta EH Bilduren aurkako sei botorekin. Aurten­gorako 8.130.926 euroko aurrekontua aurreikusten da eta pasa den urtekoarekin alderatuta %1,6ko igoera. Inber­tsio­etan 775 mila euro bideratuko ditu.
    2018rako proposamenen ar­tean Gobernu Taldeak langile berriak kontratatuko ditu «turismo eta enplegu arloak indartzeko, baita berdintasuna, partaidetza eta bizikidetasuna». Gobernu jeltzaleak azken arlo hauek bultzatu nahi di­tu, «transbertsalak baitira eta hortaz, arreta berezia merezi dute udaletxean eta herritarren aurrean ere».
    Bestetik, turismo, enplegu  eta merkataritza saila indartuko dira. «Saltokiak bultzatu nahi dira herriaren barnean eta ahultasun egoeran daudenen lan baldintzak hobetu ere bai. Bi arloetarako bi langile kontratatuko dira lanaldi erdira, beste langile bat ere bai liburutegirako lan baldintza berdinean».
    2018ko beste erronka hezkuntza izango da Udal Gober­nuaren hitzetan. «2017ko au­rre­kontua likidatu eta gero aurtengo aurrekontura 3 milioi euro inguru gehituko dira. Soberakin hau gordeta dago haurreskolaren proiekturako eta ikastolaren haunditzerako. Eusko Jaurlaritzaren eskura jarriko da DBHrako dagoen lur saila». Plenoan Zorione Etxe­zarraga alkateak adierazi zuen «hezkuntza aurtengo al­txorra izango da aurrekontuan. Ha­urres­kolaren lokalaren ingu­ruan apirilaren 1a hurbildu ahala jabeekin jarriko gara kontaktuan akordio batera iristeko».

    Alkatearen hitzetan «Hezkuntza aurtengo altxorra izango da»

    Gobernu Taldearen esanetan mugikortasunaren inguruan ere apus­tu go­gorra egin du legealdi honetan. «Honela, aurten aurrera eramango da Mugikortasun Plana, astigartarren beharrak sakonago ezagutzeko. Aurrekontura gehitu dira Mapa Morea gauzatzeko partida eta 2017garren urtean garatu den hirigintza barneratzailearako ere bai».
    Egin den asmo haundiko beste inbertsioa Arrobitxuloko auzoa kiroldegiko eta ikastolako gunea lotzeko proiektua da. «Igogailu publiko baten bitartez egingo da irisgarritasuna hobetzeko».
    Obren inguruan 210 mila euroko partida gorde da Galtzaur kaleko hobekuntzarako, autobusaren joan etorriak kaltetua, eta baita Ergobiko plazaren reurbanizaziorako. Gainera, oposizioaren eskain­tzaren bitartez, aurrekontuan gaineratu da Sagardoetxearen proiektuaren gauzatzea eta Pentagono plazaren berritzea. 

    «Merkataritzari bultzada emateko bi langile kontratatuko dira lanaldi erdira»

    Eh Bilduren emendakinik ez dira onartu, bai ordea PSE-EErenak. Horrek ika-mika sortu zuen Plenoan Gobernu Taldea eta oposizoko Talde nagusiaren artean. Zorione Etxezarraga alkatearen arrazoia ondorengoa izan zen. «2016ko aurrekontuetan zuzenketak txertatu ziren eta Bilduren erantzuna izan zen Astigarragak aurrekontuak baditu beraien esker zela eta herrian egiten ziren gauzak beraiei esker zirela, Gobernu Taldearen eraginkortasun ezagatik. 2017ko aurrekontuetan ere irakurketa berdina egin zen emendakin batzuk onartuta eta aurten ez ditugu onartu . Arrazoia da, Gobernu Taldeak frogatuko dugulako gai garela aurrekontuak aurrera atera­tzea». 
    EH Bilduko bozeramaile den Andoni Gartziaren erantzuna berehala etorri zen. «Pasa den urtean aurkeztu genituen emendakin bat bera ere ez da gauzatu. Eta Gobernu Taldeak ez dauka proiekturik Astiga­rragarako» . 

    Aurrekontua 2018

    Sarrerak
     Zuzeneko zergak: 2.160.344 euro.
     Zeharkako zergak: 402.899 euro.
     Tasak eta bestelako zergak: 1.146.682 euro.
     Transferentzia arruntak: 4.094.169 euro.
     Ondare sarrerak: 49.320 euro.
     Inbertsio errealak: 147.510 euro.
     Kapital transferentziak: 30.000 euro.
     Finantza aktiboak: 100.000 euro.

    Gastuak
     Pertsonal gastuak: 2.089.065 euro.
     Gastuak ondasun arrunt eta zerbitzuetan: 3.969.928 euro.
     Finantza gastuak: 1.000 euro.
     Transferentzia arruntak: 1.127.616 euro.
     Inbertsio errealak: 775.990 euro.
     Kapital transferentziak: 56.916 euro.
     Finantza aktiboak: 5.409 euro.
     Finantza pasiboak: 105.000 euro.

  • ARGAZKIAK

Zubi Lana

  • 56 urteko emakume hernaniarra pertsona helduen zainketan edota etxeko zerbitzuetarako eskaintzen da. Esperientzia handia bi lanpostuetan. Deitu: 658 701 080

    Telefonoa: 658701080