2018/04/19
  • Herri Eskolako haundipena lantzen ari da Udala.
    Herri Eskolako haundipena lantzen ari da Udala.
  • albistea//ASTIGARRAGA UDALA PRENTSA OHARRA

    Herri Eskolarako haundipena, lantzen

  • Arrobitxulo eta ezpondaren lursailean eraikin berri bat eraikitzea da teknikoek gehien baloratzen duten aukera.

  • ASTIGARRAGA
    2018/01/06 00:00 Larunbata
  • Herri Eskolarako Udala lantzen ari den haundipen proposamena klaustrora eta gurasoen elkarte eta komunitatera urri­aren amaieran aurkeztu zen. Aukera honek ezpon­da­­ren alboan dagoen Arrobitxulo Bidea gehi­tzen du Herri Esko­lako eremura. 
    «Arrobitxuloko lursailaren eta bertako ezpondaren ezaugarriak kontuan izanda hiru solairuko aparteko eraikuntza berri bat egitea plantea­tzen du aukera honek. Hamabi gela berri izango lituzke eraikinak, 54 m2­koak, eta baita jolas espazio berriak ere; hain zu­zen ere, 500 m2ko jolastoki irekia eta 230 m2ko aterpe berria». 
    «Irisgarritasun arazoak komunikazio-gune be­rria (igogailua, eskailerak eta pasarela publikoak) sortuz konponduko dira. Sarbide hauek Herri Esko­latik aparteko erabilera publikoa izango dute. Proposamen honek etorkizunean Herri Eskola haun­ditzea ahalbidetzen du, eta baita eraikuntzaren erabilera aldatzea ere. Merkeena izateaz gain, teknikoek hoberen baloratu duten proposamena da».

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894