2018/10/16
  • Ur-laginak biltzen aritu dira Herri Eskolako ikasleak, ikerketa egiteko. Argazkia: Elhuyar
    Ur-laginak biltzen aritu dira Herri Eskolako ikasleak, ikerketa egiteko. Argazkia: Elhuyar
  • albistea//HERRI ESKOLA ETA ELHUYAR

    Urumeako arrainei buruz, ikerlana

  • Ikastolako haurrek egin dute, Elhuyarrekin.

  • ASTIGARRAGA
    2017/12/23 00:00 Larunbata
  • Elhuyar Fundazioaren Zien­tzia­­KIDE proiektuaren baitan, ikerketa burutu dute Astiga­rra­­gako Herri Eskolako ikas­leek: Urumea ibaiko eta bere bi erre­kastotako arrain espe­zie jakin batzuk bilatu dituzte. 
    Ikerketaren emaitzak, aste­­artean aurkeztu zituzten ikas­­tolan bertan. Bertan, gainera, erakusketa egon da ikusgai, hamar egunez; eta era­kus­ke­ta hori bera, kultur etxean ja­rriko dute, urtarrilaren 22tik otsailaren 5era.
    «Gipuzkoako ibairik garran­­tzitsuenetakoa da Urumea, eta interesgarria litzateke han bizi diren arrainen katalogoa osa­tzea, espezie batzuk arris­ku­an baitaude, eta beste ba­tzuk, aldiz, kanpotik ekarriak dira», azaldu dute. Ikerketan, ikusi nahi izan dute, adibidez, lan­pro­ia Urumeara bueltatu ote den, edota perka ameri­karra eta siluroa bezalako espezie inbaditzaileak, iritsi ote diren.

    Teknika, berritzailea
    Proiektuan, ikasleak zien­tzia­la­riekin batera aritu dira, zien­­tzia mundua barrutik eza­gu­tuz; eta eDNA teknika era­bili dute arrainak detek­ta­tze­ko, aurre­ne­­koz Euskal He­rri­an. Ho­rre­kin, arrainek uretan utzi­tako DNA az­ter­tu dute, ikas­le­ek bildutako ur-laginekin. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Onddi Akademia: LH, DBH eta Batxilerrerako laguntza, maila berdineko talde murriztuak. Astelehenetik Ostiralera 15:30 - 20:00. Urbieta kalea 7.

    Telefonoa: 688719571


  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548